Unai Castillo izan da Zeateakoizut? zozketaren irabazlea
Zeateakoizut kanpainak Pasaian ere baditu irabazleak. Unai Castillok irabazi du zozketa. Bi tabernari ere saritu dituzte, Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezolak. Unai Castillok Oiartzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du, eta Patxi Seinek eta Ana Rezolak, Trintxerpeko Izkiña tabernan afari edo bazkaria. Oarsoaldeko ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko helburuz sustatu dute kanpaina Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako udaletako Euskara departamentuek eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Zerbitzua. Urrian zehar, hiru astez, kontsumisioa euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bana ematen zieten hainbat tabernetan, bezeroek beren datuak jarri eta zozketa batean parte har zezaten. Pasaian, hamabost establezimenduk hartu dute parte kanpainan. Antolatzaileek kanpaina «arrakastatsua» izan dela esan dute, eta orain establezimenduetan euskaraz eskatzeko ohitura zozketarik ez dagoen egoeretara zabaltzea espero dute.
Zeateakoizut kanpainak Pasaian ere baditu irabazleak. Unai Castillok irabazi du zozketa. Bi tabernari ere saritu dituzte, Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezolak.
Unai Castillok Oiartzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du, eta Patxi Seinek eta Ana Rezolak, Trintxerpeko Izkiña tabernan afari edo bazkaria.
Oarsoaldeko ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko helburuz sustatu dute kanpaina Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako udaletako Euskara departamentuek eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Zerbitzua. Urrian zehar, hiru astez, kontsumisioa euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bana ematen zieten hainbat tabernetan, bezeroek beren datuak jarri eta zozketa batean parte har zezaten.
Pasaian, hamabost establezimenduk hartu dute parte kanpainan. Antolatzaileek kanpaina «arrakastatsua» izan dela esan dute, eta orain establezimenduetan euskaraz eskatzeko ohitura zozketarik ez dagoen egoeretara zabaltzea espero dute.

