2012ko ekainerako bukatu nahi dituzte Portuko lanak
Portuko bigarren faseko lanak aurrera doaz eta Portuko elizaren eta Itsas Etxea auditoriumaren arteko gunea bukatu dute. Orain, Matxin Artzu kalea berritzen ari dira, 20. zenbakian hasi eta 8. arte, hau da, Hondar Jatetxean hasi eta MAPFRE Aseguruetara...
Portuko bigarren faseko lanak aurrera doaz eta Portuko elizaren eta Itsas Etxea auditoriumaren arteko gunea bukatu dute. Orain, Matxin Artzu kalea berritzen ari dira, 20. zenbakian hasi eta 8. arte, hau da, Hondar Jatetxean hasi eta MAPFRE Aseguruetaraino eta euri urak eta ur beltzak bereizi dituzte gune honetan, baita energia eta komunikazio sareak hobetu. Gainera, argiztapena eta espazio publikoa hobetu egingo dute.
“Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak berriritartzen ari gara, oinezkoari lehentasuna emanik, espaloi zabalak eta eserleku nahiz argiztapen berriak, Almirante Alonso eta kale horren perpendikularretan daudenen antzera egitea da Udalaren helburua” azaldu du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. “Obra 2012ko ekainaren erdialderako amaitzea aurreikusten dugu eta aurrekontua 2,7 milioi eurokoa da”.
“Orain artean oso ongi doa. Jakin badakigu obra batek molestia handiak sortzen dituela, eta gehiago hiri erdian. Hala ere, aurreikusitako erritmoan goaz, eta 2012ko ekainerako bi kaleetako azpiegiturak hobetuko ditugu, lur azpitik eta gainetik, eta denok aterako gara irabazten” esan du Altunak.
