Gaur zortzi banatuko dituzte marrazki lehiaketako sariak
1.000tik gora haurrek marraztu dituzte Gabonak, liburutegiak antolatutako lehiaketarako. Tradizio luzea du Antxon Gabonetako marrazki lehiaketak, eta partaidetzan ere suma daiteke. Antxoko liburutegiak antolatutako lehiaketaren 48. aldian, 1.089 marrazki bildu diztute, guztiak 4 eta 14 urte bitarteko pasaitarrek eginak. Pasaiako ikastetxeekin elkarlanean antolatu du Antxoko liburutegiak lehiaketa. Haurrei eskolan banatu dizkiete marrazkiak egiteko orriak. Baina kanpoan ikasten duten haur pasaitarrek ere izan dute parte hartzeko aukera, liburutegian orriak jasota. Sariak, adinaren arabera Ohi bezala, adinaren araberako kategoriak ezberdindu dituzte, guztira, bost maila zehaztuz: 4 urte, 5-6, 7-8, 9-11 eta 12-14. Maila bakoitzeko marrazkirik onenak hautatzeko, aurten, Jose Mensuro, Juan Antonio Garcia, Marisa Prego eta Izaro Mariezkurrena bildu dira epaimahaian. Guztiak dira marrazketan eta pinturan adituak. Erabakia hartuta dute dagoeneko, eta irabazleei datorren ostiralean banatuko dizkiete sariak, kultur etxean, 18:00etan. Ordurako prest izango da haurrek sortutako marrazki guztiekin atonduko duten erakusketa. Sariak banatu ondoren inauguratuko dute, nahi duen orok bisita dezan. Sariak A maila (12-14 urte) 1. Saria: Iñaki Lasagabaster. 2. Saria: Arantza Jimenez. Accesit. Elene Sanz. Accesit. Hodei Makazaga. B maila (9-11 urte) 1. Saria: Ainhoa Muñoz. 2. Saria: Ane Alvarez. Accesit. Josu Pereira. Accesit. Nerea Intxausti. C maila (7-8 urte) 1. Saria: Aitor Soria. 2. Saria: June Cañizares. Accesit. [...]
1.000tik gora haurrek marraztu dituzte Gabonak, liburutegiak antolatutako lehiaketarako.
Tradizio luzea du Antxon Gabonetako marrazki lehiaketak, eta partaidetzan ere suma daiteke. Antxoko liburutegiak antolatutako lehiaketaren 48. aldian, 1.089 marrazki bildu diztute, guztiak 4 eta 14 urte bitarteko pasaitarrek eginak.
Pasaiako ikastetxeekin elkarlanean antolatu du Antxoko liburutegiak lehiaketa. Haurrei eskolan banatu dizkiete marrazkiak egiteko orriak. Baina kanpoan ikasten duten haur pasaitarrek ere izan dute parte hartzeko aukera, liburutegian orriak jasota.
Sariak, adinaren arabera
Ohi bezala, adinaren araberako kategoriak ezberdindu dituzte, guztira, bost maila zehaztuz: 4 urte, 5-6, 7-8, 9-11 eta 12-14.
Maila bakoitzeko marrazkirik onenak hautatzeko, aurten, Jose Mensuro, Juan Antonio Garcia, Marisa Prego eta Izaro Mariezkurrena bildu dira epaimahaian. Guztiak dira marrazketan eta pinturan adituak.
Erabakia hartuta dute dagoeneko, eta irabazleei datorren ostiralean banatuko dizkiete sariak, kultur etxean, 18:00etan.
Ordurako prest izango da haurrek sortutako marrazki guztiekin atonduko duten erakusketa. Sariak banatu ondoren inauguratuko dute, nahi duen orok bisita dezan.
Sariak
A maila (12-14 urte)
- 1. Saria: Iñaki Lasagabaster.
- 2. Saria: Arantza Jimenez.
- Accesit. Elene Sanz.
- Accesit. Hodei Makazaga.
B maila (9-11 urte)
- 1. Saria: Ainhoa Muñoz.
- 2. Saria: Ane Alvarez.
- Accesit. Josu Pereira.
- Accesit. Nerea Intxausti.
C maila (7-8 urte)
- 1. Saria: Aitor Soria.
- 2. Saria: June Cañizares.
- Accesit. Ontza Rueda.
- Accesit. Victor Arca.
- Accesit. Unai Guadalajara.
D maila (5-6 urte)
- 1. Saria: Oihan Lana.
- 2. Saria: Laura Carballeda.
- Accesit. Maier Gil del Pozo.
- Accesit. Luna Gonzalez.
- Accesit. Enara Albisu.
E maila (4 urte)
- 1. Saria: Joseba Morales.
- 2. Saria: Urko Beloki.
- Accesit. Uxue Gonzalez.
- Accesit. Eider Martinez.

