Herrera, Bidebieta eta Pasaia arteko bide azpiegiturak hobetzeko proiektua sustatu nahi du EAJk
EAJren ustez, A-8 autobidetik portura sartzeko bidea lehenetsi behar da, kamioiek Trintxerpe zeharkatzeari utz diezaioten. Pasaiako EAJren udal taldeak mozioa aurkeztu du, hilaren 27ko udalbatzarrera begira, Herrera, Bidebieta eta Pasaia arteko hiri eta bide-azpiegiturak sustatzeko asmoz. Jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminek azaldu duenez, A-8 autobidetik portura sartzeko bidea lehenetsi nahi dute, kamioiak Euskadi etorbidea zeharkatu ez dezaten. “Bide honek ez dio inongo oztoporik eragiten La Herreraren antolaketari”, esan du Oterminek. “Are gehiago, aurrerago, kotxeen trafikoa Euskadi Etorbidea eta kaiko Herrera berritik banatuko luke, horrela Trintxerpeko eremu garrantzitsuenetako bat bulebarra bihurtuz”. Otorminen arabera, Foru Aldundiak Pasaiako mendebaldeko sarrera egiteko aurreko legegintzaldian onartutako proiektuak onura handiak ekarriko dizkio Pasaiari: “Euskadi Etorbidearen trafikoa arinduko du, eta Donostiako Herrera eta Bidebieta eta Trintxerpe arteko lotura hobetzen da. Azken finean gure herriaren gizarte eta merkatal garapena sustatzen da”. 20 milioi euroko aurrekontua EAJren arabera, proiektuak 20 milioi euroko aurrekontua du. Horietatik 2,5 milioi Aldundiak jarriko ditu. Madrilek proiektu honentzako beste 5 milioi euro jarriak dituela gogorarazi du EAJk eta horiek proiektua aurrera ez ateratzekotan galduko liratekeela dio EAJk. 20 milioi eurora arteko gainontzekoa “EuskoTrenek aldundiarekin duen zorretik ” ordainduko lirateke. Nahikari Oterminen arabera proiektua gauzatuko balitz kaiko Herreraren eta Trintxerpeko biziberritzeari bultzada emango liokete, pasaitarren bizi [...]
EAJren ustez, A-8 autobidetik portura sartzeko bidea lehenetsi behar da, kamioiek Trintxerpe zeharkatzeari utz diezaioten.
Pasaiako EAJren udal taldeak mozioa aurkeztu du, hilaren 27ko udalbatzarrera begira, Herrera, Bidebieta eta Pasaia arteko hiri eta bide-azpiegiturak sustatzeko asmoz. Jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminek azaldu duenez, A-8 autobidetik portura sartzeko bidea lehenetsi nahi dute, kamioiak Euskadi etorbidea zeharkatu ez dezaten. “Bide honek ez dio inongo oztoporik eragiten La Herreraren antolaketari”, esan du Oterminek. “Are gehiago, aurrerago, kotxeen trafikoa Euskadi Etorbidea eta kaiko Herrera berritik banatuko luke, horrela Trintxerpeko eremu garrantzitsuenetako bat bulebarra bihurtuz”.
Otorminen arabera, Foru Aldundiak Pasaiako mendebaldeko sarrera egiteko aurreko legegintzaldian onartutako proiektuak onura handiak ekarriko dizkio Pasaiari: “Euskadi Etorbidearen trafikoa arinduko du, eta Donostiako Herrera eta Bidebieta eta Trintxerpe arteko lotura hobetzen da. Azken finean gure herriaren gizarte eta merkatal garapena sustatzen da”.
20 milioi euroko aurrekontua
EAJren arabera, proiektuak 20 milioi euroko aurrekontua du. Horietatik 2,5 milioi Aldundiak jarriko ditu. Madrilek proiektu honentzako beste 5 milioi euro jarriak dituela gogorarazi du EAJk eta horiek proiektua aurrera ez ateratzekotan galduko liratekeela dio EAJk. 20 milioi eurora arteko gainontzekoa “EuskoTrenek aldundiarekin duen zorretik ” ordainduko lirateke.
Nahikari Oterminen arabera proiektua gauzatuko balitz kaiko Herreraren eta Trintxerpeko biziberritzeari bultzada emango liokete, pasaitarren bizi kalitatea hobetuz.
