Iñaki Pikabea ‘Pitti’: “Artea, etengabeko esperimentatzea izan da beti niretzat”
Iñaki Pikabea Pitti 2000. urtean irten zen aske 19 urteko espetxealdiaren ondoren. Kartzela garaian egindako lanekin, erakusketa jarri du hilabete honetan herriko Arkaitza tabernan. Iñaki Pikabea Pittik 2000. urtean berreskuratu zuen askatasuna, hemeretzi urteko kartzelaldiaren ondoren. Ibilbide horretan, makina bat espetxe ezagutu zituen Espainia zein Frantziako estatuetan. Orain, garai hartan egindako artelanekin bete ditu Arkaitza tabernako paretak. Hilaren 21era arte izango da Pittiren erakusketa ikusteko aukera. Zer ikusteko aukera izango du Arkaitzara doanak? Denetik pixka bat: eskulturak, hainbat margolan, collageak, eskulanak ere bai… Nire lan guztietan konstante antzeko bat ematen dela ikus daiteke, serie antzekoak dira. Hasitako lana ez dut bukatutzat ematen, etorritako ideia lantzen jarraitzen dut, eta beste urrats bat ematen dut. Beraz, ideia berarekin, konbinazio ezberdinak egin eta hainbat emaitza lortu ditut; serieak egin ditudala ikus daiteke. Espetxe garaian egindakoak dira erakusten ari zaren lanak. Baina lan horiek izan al dute jarraipenik kalean? Denak barruan egindako lanak dira. Baten batek izango du kalera atera ostean egindako ukituren bat. Eskulturekin adibidez, espetxean ezin duzu burnirik erabili, eta egurrez edo buztinez egiten nituen. Kalera ateratzerakoan moldeak egin eta kobrera pasatu nituen. Eguneroko zurrunbiloan denborarik ez dut orain, baina ideiak lantzen jarraitzen dut eta egunen batean auskalo… Espetxean zailtasunak daude. Ez [...]
Iñaki Pikabea Pitti 2000. urtean irten zen aske 19 urteko espetxealdiaren ondoren. Kartzela garaian egindako lanekin, erakusketa jarri du hilabete honetan herriko Arkaitza tabernan.
Iñaki Pikabea Pittik 2000. urtean berreskuratu zuen askatasuna, hemeretzi urteko kartzelaldiaren ondoren. Ibilbide horretan, makina bat espetxe ezagutu zituen Espainia zein Frantziako estatuetan. Orain, garai hartan egindako artelanekin bete ditu Arkaitza tabernako paretak. Hilaren 21era arte izango da Pittiren erakusketa ikusteko aukera.
Zer ikusteko aukera izango du Arkaitzara doanak?
Denetik pixka bat: eskulturak, hainbat margolan, collageak, eskulanak ere bai… Nire lan guztietan konstante antzeko bat ematen dela ikus daiteke, serie antzekoak dira. Hasitako lana ez dut bukatutzat ematen, etorritako ideia lantzen jarraitzen dut, eta beste urrats bat ematen dut. Beraz, ideia berarekin, konbinazio ezberdinak egin eta hainbat emaitza lortu ditut; serieak egin ditudala ikus daiteke.
Espetxe garaian egindakoak dira erakusten ari zaren lanak. Baina lan horiek izan al dute jarraipenik kalean?
Denak barruan egindako lanak dira. Baten batek izango du kalera atera ostean egindako ukituren bat. Eskulturekin adibidez, espetxean ezin duzu burnirik erabili, eta egurrez edo buztinez egiten nituen. Kalera ateratzerakoan moldeak egin eta kobrera pasatu nituen. Eguneroko zurrunbiloan denborarik ez dut orain, baina ideiak lantzen jarraitzen dut eta egunen batean auskalo…
Espetxean zailtasunak daude. Ez dago lehengairik eta tresnarik erabiltzerik. Nola moldatu zinen? Zein materialarekin jokatu zenuen?
Berez, Arte Ederretan matrikulatuta nengoen EHUn, eta horrek eman zidan aukera materiala eskuratu eta nire zaletasunak lantzeko, baina beti izaten ziren trabak. Hori ikusita hondakin materiala baliatzen nuen: kartoiak, xaboia, hortzetako pastaren tutuak… Artea etengabeko esperimentatzea izan da niretzat beti.
Espetxea bezain itxia den gunean artea ateak zabaltzeko eta espazioa zabaltzeko baliagarri bihurtzen al da?
Espazioa espetxean deskubritu dut. Barruan dagoenak, egokiago ikus dezakeela espazioa, espazioa barrura sartu edo kanporatzen da, zerbait berezia da.
Zenbat lan ikus daitezke Arkaitzan jarri duzun erakusketan?
Ezinezkoa dut esatea zenbat lan egin ditudan guztira. Egia da guztien artean aukeraketa egin dudala, eta gustukoenak hautatu ditudala bertan jartzeko. Bestalde, erakusketa ez da estatikoa izango, hau da, ez dira hil osoan zehar lan berak izango, astez aste aldatu eta multzoka jartzen ari naiz. Aurreko astean Afrikako seriea jarri nuen, eta aste honetan pilotarien seriea jarri dut.
Eta zein gai aukeratu zenituen zure lanak egiteko garaian?
Hainbat gai landu ditut. Seriei dagokionean, pailazoen seriea dago, Afrikako seriea, forma geometrikoekin sortutako irudiena, emakumeena, pilotariena…
Lan guztien artean kuttunik izango duzu…
Badira batzuk bai. Horien artean Frida Kahloren omenez egindakoa dago. Atentzioa eman zidan bere buruaz egiten zituen irudiak, iltzez josita egindako autorretratua… Oso gogorra iruditu zitzaidan izandako bizimodua, eta nire omenalditxoa egin nahi izan nion.
Honakoa lehenengo erakusketa duzu. Zergaitik orain?
Hainbat lagunek esan zidaten ea zergatik ez nituen nire lanak erakusten, eta ideia ona iruditu zitzaidan. Gunea eskaini zidaten eta aurrera egin dut. Ez dut nire burua artista profesional baten parekotzat, baina nire lanak dira, gustuko ditut, eta partekatzea ideia ona iruditu zitzaidan.

