Itsas Etxearen aurrekontu igoeraren aurka errekurtsoa aurkeztu du Bilduk
Hondarribiko Bilduk, Itsas Etxea handitzeko aurrekontuaren gehikuntzaren aurka errekurtsoa aurkeztu du. Udalbatzak azaroaren 14ean 474.138 euroko igoera onartu zuen EAJ eta PPren aldeko botoekin. PSE-EE abstenitu egin zen eta Bilduk aurkako botoa eman ...
Hondarribiko Bilduk, Itsas Etxea handitzeko aurrekontuaren gehikuntzaren aurka errekurtsoa aurkeztu du. Udalbatzak azaroaren 14ean 474.138 euroko igoera onartu zuen EAJ eta PPren aldeko botoekin. PSE-EE abstenitu egin zen eta Bilduk aurkako botoa eman zuen. Bilduk, “espedientea aztertu ondoren, eta zenbait gauza batere argi ez daudela ikusita”, Udalbatzaren onarpenaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du.
