Kalean Kantuz saioa egingo dute etzi
San Pedro kaleko Azeri Elkartearen parean, Kalean Kantuz ikasturte berria hasiko dute, etzi, 12:00etan. Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak deia egin die abestea gustuko duten guztiei, ekitaldian parte har dezaten. Hurbiltzen direnei euskal kantuez...
San Pedro kaleko Azeri Elkartearen parean, Kalean Kantuz ikasturte berria hasiko dute, etzi, 12:00etan. Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak deia egin die abestea gustuko duten guztiei, ekitaldian parte har dezaten. Hurbiltzen direnei euskal kantuez osatutako kanta sorta banatuko diete, eta orduan ekingo diote herriko kaleetan barrena abesteari.
