Eguberri kontzertua igandean, Herriarteko Orkestraren eskutik
Herriarteko Orkestrak eguberriko kontzertua eskainiko du heldu den igandean, hilaren 18an, Varietes aretoan. Zugarramurdi jaunak zuzenduko du emanaldia, eta jendearentzako libre izanen da, doan. Musika klasiko eta jazz musikako obra ezagunak interpreta...
Herriarteko Orkestrak eguberriko kontzertua eskainiko du heldu den igandean, hilaren 18an, Varietes aretoan. Zugarramurdi jaunak zuzenduko du emanaldia, eta jendearentzako libre izanen da, doan. Musika klasiko eta jazz musikako obra ezagunak interpretatuko dituzte.
Emanaldia hasteko James Curnowen Lone Star Celebration doinua joko dute, eta gero Vittorio Gianniniren 3. Sinfonia; bi pieza horiekin harmoniako instrumentu mota guztien aurpegiak eta aukerak nabarmendu nahi dituzte.
Ondotik, musika konposizio arinen sorta izanen da: Waldteufelen Les Sirènes balsa eta Hamlishen The Way We Were doinua eta bere tronboi soloarekin. Bukatzeko jazz abestiak landuko dituzte: Cole Porteren Night and day eta Harry Warrenen Chattanooga choo choo.
