Julen Mujika sanjuandarra eta Ihintza Oxandabaratz atxilotu ditu Frantziako Poliziak Donibane Garazin
BERRIA.INFO-k jakin duenez Frantziako Poliziak Julen Mujika sanjuandarra eta Ihintza Oxandabaratz atxilotu ditu gaur goizean Donibane Garazin. Albiste agentzien arabera Laurence Levert epaileak eman du atxilotzeko agindua, eta ETAko kidetzat jo dituzte...
BERRIA.INFO-k jakin duenez Frantziako Poliziak Julen Mujika sanjuandarra eta Ihintza Oxandabaratz atxilotu ditu gaur goizean Donibane Garazin. Albiste agentzien arabera Laurence Levert epaileak eman du atxilotzeko agindua, eta ETAko kidetzat jo dituzte. Bikotearen etxea miatu dute eta Mujika eta Oxandabaratz eskuburdinekin lotu dituzte. Zenbait iturriren arabera Baionako polizia-etxera eraman dituzte; beste batzuk, ordea, oraindik etxean dituztela diote.
