Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Disko eta liburu azokarekin batera, hainbat ekitaldi antolatu ditu Ttur-tturrek

Etzi hasi eta hilaren 24 arte egongo da irekita azoka; igandean Txerri Eguna egingo dute, herriko San Tomas  Gabonen atarian, beste behin, Disko Eta Liburu Azoka antolatu du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Horren harira, hainbat ekimen antolatu dituzte, etzi hasi eta hilaren 24 arte. Eta igandean, ohi bezala, Txerri Eguna ospatuko dute. Azoka etzi irekiko dute, udaletxeko areto nagusian. Goiz eta arratsalde egongo da irekita: 10:30etik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Hala ere, Ttur-tturrek zehaztu duenez, hilaren 18an (igandean), 21ean (San Tomas) eta 24an (Gabon Gaua) arratsaldez itxita egongo da azoka. Bertara hurbiltzen direnek euskal disko eta liburuak topatuko dituzte. Gabon Gaua hurbiltzen ari den honetan, oparitarako hainbat ideia eskainiko dizkie Ttur-tturren azokak hurbiltzen direnei. Gainontzean beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte: helduentzako ipuin kontaketa; kale ekintzako jolasak; haurrentzako ipuin kontaketa; film emanaldia, hitzaldia eta musika emanaldia (beheko egitarauan). Ttur-tturreko kideek zehaztu dutenez, haurrentzako jolasak Nekane Martiarenarekin elkarlanean antolatu dituzte. Martiarena larunbatero kale ekintzez arduratzen da, Ttak taldearekin. Bestalde, hilaren 23ko kontzertua berezia izango dela iragarri dute: «Entzuleek aukeratuko dituzte Ane Badiolak, Irati Odriozolak eta Joxeleon Kazabonek abestuko dituzte kantuak». Parte hartzeko deia Ttur-tturrek lan handia egin du ekimen horiek guztiak prestatzen, eta herritarrek parte hartzea da helburua. Hala, [...]

nagore vega
Oarsoaldea
2011/12/14

Etzi hasi eta hilaren 24 arte egongo da irekita azoka; igandean Txerri Eguna egingo dute, herriko San Tomas 

Azokarekin batera, jolasak, hitzaldiak... eta Txerri Eguna antolatzen dute.

Azokarekin batera, jolasak, hitzaldiak… eta Txerri Eguna antolatzen dute.

Gabonen atarian, beste behin, Disko Eta Liburu Azoka antolatu du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Horren harira, hainbat ekimen antolatu dituzte, etzi hasi eta hilaren 24 arte. Eta igandean, ohi bezala, Txerri Eguna ospatuko dute.

Azoka etzi irekiko dute, udaletxeko areto nagusian. Goiz eta arratsalde egongo da irekita: 10:30etik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Hala ere, Ttur-tturrek zehaztu duenez, hilaren 18an (igandean), 21ean (San Tomas) eta 24an (Gabon Gaua) arratsaldez itxita egongo da azoka. Bertara hurbiltzen direnek euskal disko eta liburuak topatuko dituzte. Gabon Gaua hurbiltzen ari den honetan, oparitarako hainbat ideia eskainiko dizkie Ttur-tturren azokak hurbiltzen direnei.

Gainontzean beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte: helduentzako ipuin kontaketa; kale ekintzako jolasak; haurrentzako ipuin kontaketa; film emanaldia, hitzaldia eta musika emanaldia (beheko egitarauan).

Ttur-tturreko kideek zehaztu dutenez, haurrentzako jolasak Nekane Martiarenarekin elkarlanean antolatu dituzte. Martiarena larunbatero kale ekintzez arduratzen da, Ttak taldearekin.

Bestalde, hilaren 23ko kontzertua berezia izango dela iragarri dute: «Entzuleek aukeratuko dituzte Ane Badiolak, Irati Odriozolak eta Joxeleon Kazabonek abestuko dituzte kantuak».

Parte hartzeko deia
Ttur-tturrek lan handia egin du ekimen horiek guztiak prestatzen, eta herritarrek parte hartzea da helburua. Hala, ekimenetan parte hartzeko deia egin die, baita azokara hurbiltzeko ere.

Txerri Eguna igandean ospatuko dute Doneztebe plazan

Azken urteetako ohitura jarraituz, aurten ere San Tomas Eguna goizago ospatuko dute Oiartzunen. Hala, iganderako (hilaren 18a) Txerri Eguna antolatu du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak.

10:30ean zabalduko dute Doneztebe plazako karpa. Hainbat erakusmahai egongo dira bertan, baita Kontzejupean ere. Hurbiltzen direnek, erosteaz gain, txistorra eta taloak jan, eta zerbait edateko aukera izango dute. Zozketa ere egingo dute. 14:30ean bukatuko da jaia.

Egitaraua

  • Etzi, hilak 16. Helduentzat ipuin kontalaria. Errenteria-Oreretako Joxemari Karrere. Udaletxeko areto nagusian, 20:00etan.
  • Etzidamu, hilak 17. Jolasak eta ipuin kontalaria. Haurrentzat jolasak, 16:30ean, Doneztebe plazan. 17:30ean, ipuin kontalaria: Maite Franko irundarraren: Gabon saririk onena. Udaletxeko areto nagusian.
  • Igandea, hilak 18. Txerri Eguna. 10:30etik 14:30era, Doneztebe plazan. Erakusmahaiak, txistorra, edariak, zozketa…
  • Osteguna, hilak 22. Dokumentala eta hitzaldia. Bertsolari dokumentala emango dute udaletxeko areto nagusian, 18:30ean. Ondoren, Ander Lizarralde bertsolariaren gogoetak.
  • Hilak 23, ostirala. Kontzertua. Irati Odriozolak, Joxeleon Kazabonek eta Ane Badiolak emango dute, 22:00etan, udaletxeko areto nagusian. etzitik hilaren 24ra pLiburu eta disko azoka. Udaletxeko areto nagusian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.