Ekaitzak San Tomas jaia egingo du igandean Azkuenen
XX. urteurrena ospatzen ari da taldea, eta horri lotutako materiala saltzeko postua jarriko dute Ekaitza Gazte Taldeak San Tomas jaia antolatu du iganderako Trintxerpeko Azkuene parkean. Euria egingo balu, Karmengo Ama ikastetxeko patioan egingo lukete txistorrari lotutako festa. Taldearen XX. urteurrena ari dira ospatzen, hortaz, jai berezia izango dela iragarri dute antolatzaileek. 11:00etan hasiko dira txistorra egiten Ekaitzakoak. 12:30ean tailerrak egingo dituzte, 13:30ean bertso saioa izango da, eta 14:00etarako prestatu dituzte zozketak. 15:00etan itxiko dituzte postuak. Postuen artean XX. urteurrenaren barruan atera duten materiala saltzekoa jarriko dute. Bertatik aterako duten dirua urteurreneko ekimenak finantzatzeko izango dira.
Ekaitza Gazte Taldeak San Tomas jaia antolatu du iganderako Trintxerpeko Azkuene parkean. Euria egingo balu, Karmengo Ama ikastetxeko patioan egingo lukete txistorrari lotutako festa. Taldearen XX. urteurrena ari dira ospatzen, hortaz, jai berezia izango dela iragarri dute antolatzaileek.
11:00etan hasiko dira txistorra egiten Ekaitzakoak. 12:30ean tailerrak egingo dituzte, 13:30ean bertso saioa izango da, eta 14:00etarako prestatu dituzte zozketak. 15:00etan itxiko dituzte postuak.
Postuen artean XX. urteurrenaren barruan atera duten materiala saltzekoa jarriko dute. Bertatik aterako duten dirua urteurreneko ekimenak finantzatzeko izango dira.

