Haurrentzako tailerrak antolatu ditu Oiasso Museoak, gabonetarako
Eguberriei begira haurrentzako tailerrak antolatu ditu Irungo Oiasso Erromatar Museoak. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude eta hilaren 22tik urtarrilaren 5a arte burutuko dituzte, asteartetik ostegunera, goiz eta arratsaldez. Tailerrak doan dira ...
Eguberriei begira haurrentzako tailerrak antolatu ditu Irungo Oiasso Erromatar Museoak. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude eta hilaren 22tik urtarrilaren 5a arte burutuko dituzte, asteartetik ostegunera, goiz eta arratsaldez. Tailerrak doan dira baina, tokia mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik deitzea, erreserbatzeko. Parte hartzen duten haurrek opari bat eraman ahal izango dute etxera.
Eguberriak Oiasson. Tailerrak
Osteguna, hilak 22
- Irugurutzetara meatze trena: 11:00-13:00
- Egiptoko misterioak: 17:00-18:30
Ostirala, hilak 23
- Duodecim scripta: 11:00-13:00
- Alea Jacta Est: 17:00-18:30
Asteartea, hilak 27
- Senet: 11:00-13:00
- Egiptoko misterioak: 17:00-18:30
Asteazkena, hilak 28
- Arkeologoak gara!: 11:00-13:00
- Erromatar jolasak: 17:00-18:30
Osteguna, hilak 29
- Irugurutzetara meatze trena: 11:00-13:00
- Alea Jacta Est: 17:00-18:30
Ostirala, hilak 30
- Gynkhana: 11:00-13:00
- Erromatar jolasak: 17:00-18:30
Asteartea, urtarrilak 3
- Irugurutzetara meatze trena: 11:00-13:00
- Alea Jacta Est: 17:00-18:30
Asteazkena, urtarrilak 4
- Erroma eta zinea: 11:00-13:00
- Egiptoko misterioak 17:00-18:30
Osteguna, urtarrilak 5
- Duplum Molendinum: 11:00-13:00
