‘12 cm’ erakusketa gaur zabalduko dute Udal Aretoan
Urtarrilaren 8ra arte izango da zabalik gehien jota hamabi zentimetro dituzten artelanen erakusketa San Pedroko Udal Aretoa 12 cm erakusketaren ekitaldi berri bat jasotzeko prestatu dute dagoeneko. Gaur zabalduko dute gehien jota hamabi zentimetro luze...
Urtarrilaren 8ra arte izango da zabalik gehien jota hamabi zentimetro dituzten artelanen erakusketa
San Pedroko Udal Aretoa 12 cm erakusketaren ekitaldi berri bat jasotzeko prestatu dute dagoeneko. Gaur zabalduko dute gehien jota hamabi zentimetro luzeran eta zabaleran dituzten artelanen erakusketa, eta urtarrilaren 8ra arte ikus daitezke lan horiek guztiak. Tradizio handiko ekimena da Pasaian. Gaurko inaugurazio ekitaldirako musika emanaldia antolatu dute, Dinbi Danba taldearena.
Astelehenetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara zabalduko dute erakusketa. Igande eta jai egunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara. Hilaren 21ean, 24an, 25ean eta 31n ez dute zabalduko, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an bezala.
