Asteburuan Zornotzan eta Luhuson izango da Dejabu ‘Gure bide galduak’ lanarekin
Bi emanaldi, bi tokitan. Asteburuan Zornotzan (Bizkaia) eta Luhuson (Lapurdi) emango du Gure bide galduak antzezlana Dejabu Panpin Laborategiak. Gaur, 21:30ean, Zornotza aretoan izango da Bizkaiko herrian, eta bihar, berriz, 20:00etan, Luhusoko Harri X...
Bi emanaldi, bi tokitan. Asteburuan Zornotzan (Bizkaia) eta Luhuson (Lapurdi) emango du Gure bide galduak antzezlana Dejabu Panpin Laborategiak. Gaur, 21:30ean, Zornotza aretoan izango da Bizkaiko herrian, eta bihar, berriz, 20:00etan, Luhusoko Harri Xuri kultur gelan.
Bost aktore igoko dira taula gainera, eta zuzeneko gitarra doinuak ere entzuteko aukera izango da. Konpainian ohikoa den errealismo magikoa erabiliko dute, eta Euskal Herriko historia hurbila izango da abiapuntua: Franco hil ondorengo lehen urteak, mundua benetan alda zitekeela pentsatzen zen garaia, hain zuzen.
