Gaurtik etzira arte, musika nonahi herrian
Pasaia Musikalen abenduko kontzertu zikloaren harira, lau musika emanaldi izango dira herrian gaur, bihar eta etzi. Gaur, 20:00etan, Irungo Musika Eskolako soka orkestrak saioa emango du Trintxerpeko elizan. Bihar, ordu berean, baina Antxoko elizan, Pa...
Pasaia Musikalen abenduko kontzertu zikloaren harira, lau musika emanaldi izango dira herrian gaur, bihar eta etzi.
Gaur, 20:00etan, Irungo Musika Eskolako soka orkestrak saioa emango du Trintxerpeko elizan. Bihar, ordu berean, baina Antxoko elizan, Pasaia Abesbatzaren barruko bost koruek emanaldia eskainiko dute. Bi kontzertu izango dira etzi, biak ala biak 13:00etan. Trintxerpeko alkateordetzan Pasaia Musikaleko, White Storm eta Mutrikuko konboek kontzertua emango dute. Serafin Esnaola plazan, berriz, Illunbe Musika Bandak joko du.
