Txistorraren usainak Pasaiako plazak hartuko ditu etzi goizean
Donibanen, Antxon eta Trintxerpen San Tomas azokak egingo dituzte eguerdira arte Azken urteetako ohiturari jarraituz, San Tomas Egunaren aurreko igandean egingo dituzte Antxon, Donibanen eta Trintxerpen egun horri lotutako azokak. Hau da, etzi, txistor...
Donibanen, Antxon eta Trintxerpen San Tomas azokak egingo dituzte eguerdira arte
Azken urteetako ohiturari jarraituz, San Tomas Egunaren aurreko igandean egingo dituzte Antxon, Donibanen eta Trintxerpen egun horri lotutako azokak. Hau da, etzi, txistorra usainak eta bertako produktuek tokia izango dute Pasaiako plazetan.
Donibanen 11:00etan hasiko dira Itsas Mendi elkarteak antolatu dituen ekitaldiak, trikitilarien kalejirarekin. Ordu horretan konpota lehiaketako partaideak jakia prestatzen hasiko dira. 12:00etan zabalduko dute azoka, eta 14:00etan egingo dute euskal produktuekin osatutako otarraren zozketa. Ordu horretara arte hamabost artisau, elkarte eta norbanakok zer egiten duten azalduko diete Santiago plazara agertzen direnei. Pasaia-Lezo Lizeoko haurren kantaldiak ere izango dira.
Antxon 11:00etan zabalduko dute Gure Zumardian jarriko duten azoka. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen abestiak ez dira faltako, eta horrez gain, ohiko postuak jarriko dituzte artisauek eta baserritarrek. 14:00etan egingo dute txerrikiz osatutako otarraren zozketa. Antxoko hainbat talde, elkarte eta norbanakok antolatzen dute barrutiko feria.
Trintxerpen, Ekaitza
Ekaitza gazte taldeak antolatuko du etziko Trintxerpeko azoka. Azkueneko parkean jarriko dituzte postuak, 11:00etatik 15:00etara. XX. urteurrena ospatzen ari dira Ekaitzakoak.
