Bi gizon atxilotu dituzte emakume bati diru zorroa lapurtzeagatik
Ertzaintzak 27 eta 28 urteko bi gizon atxilotu ditu Errenteria-Oreretan emakume bati sakelako telefonoa eta diru zorroa lapurtzea egotzita. Gertakariak Alaberga auzoan izan ziren, igande goizaldeko bostetan. Herrizaingo Sailaren arabera, bietako batek ...
Ertzaintzak 27 eta 28 urteko bi gizon atxilotu ditu Errenteria-Oreretan emakume bati sakelako telefonoa eta diru zorroa lapurtzea egotzita. Gertakariak Alaberga auzoan izan ziren, igande goizaldeko bostetan. Herrizaingo Sailaren arabera, bietako batek telefonoa lapurtu zion, eta bigarrenak, berriz, indarrez diru zorroa hartu zion. Barruan dirua, kreditu txartela eta dokumentazioa zituen.
Egun horretan, gaueko hamaikak aldera, Ertzaintzaren patruila batek Iztietan atzeman zituen bi gazteak, ustez lapurretan parte hartu zuten egileen deskribapenarekin bat egiten zutelako. Bi gazteak identifikatu ondoren, atxilotu egin zituzten.
