San Tomas egun osoko festa izango da Urdanibia plazan
Asteazkenean San Tomas ospatuko dute irundarrek. Aurten ere, Urdanibia plazan antolatuko dituzte ekitaldi gehienak, goizez azokaren ingurukoak, eta arratsaldez, kultur ekintzak. Nekazaritza produktuen azokako postuen banaketa 08:00etan egingo dute. Udalak antolatzen du, Euskal Kirolak Elkartearen laguntzaz eta, santomasetan ohitura den bezala, lehiaketa ere izango da. 27 postu jarriko dituzte guztira. 09:30ean irekiko dituzte postuak, eta eguerdia arteko tartea izango dute epaileak erakustoki guztiak bisitatzeko. 11:30ean, gainera, ezti dastaketa prestatuko dute, gozozaleen gozamenerako. Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak antolatuko du. Sari banaketa 13:00etan egingo dute. Barazki, animali eta ezti lehiaketen sariak banatuko dituzte. Jai giroa arratsaldez ere Goizez merkatua izango bada protagonista, arratsaldean kultur ekitaldiak izango dira festaren ardatza. 17:30ean hasita eta lau orduz Urdanibia plazako tablatutik hainbat musika eta dantza talde igaroko dira. Txorimaloak soinu taldeak emango dio hasiera festari. Ondoren dantza taldeen txanda izango da; Adaxka (18:00etan), Ibarla Meaka (18:30ean) eta Eraiki dantza taldeak (19:00etan) ariko dira, hurrenez hurren. San Tomas festa musikarekin jarraituko dute irundarrek, jai giroan. Urdanibia plazara bihar arratsaldez hurbiltzen direnek, hortaz, dantzak ikusi eta gero dantzatzeko aukera izango dute. Udal Musika Eskolako ikasleen saioa 19:30ean izango da; ordu erdi beranduago Auntxa trikitixa taldeko haurrak igoko dira eskenatokira; eta ondoren, 20:30ean Meaka taldeko dantzariek eta Bidasoko trikitilariek batera jardungo dute. [...]
Asteazkenean San Tomas ospatuko dute irundarrek. Aurten ere, Urdanibia plazan antolatuko dituzte ekitaldi gehienak, goizez azokaren ingurukoak, eta arratsaldez, kultur ekintzak. Nekazaritza produktuen azokako postuen banaketa 08:00etan egingo dute. Udalak antolatzen du, Euskal Kirolak Elkartearen laguntzaz eta, santomasetan ohitura den bezala, lehiaketa ere izango da. 27 postu jarriko dituzte guztira. 09:30ean irekiko dituzte postuak, eta eguerdia arteko tartea izango dute epaileak erakustoki guztiak bisitatzeko.
11:30ean, gainera, ezti dastaketa prestatuko dute, gozozaleen gozamenerako. Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak antolatuko du. Sari banaketa 13:00etan egingo dute. Barazki, animali eta ezti lehiaketen sariak banatuko dituzte.
Jai giroa arratsaldez ere
Goizez merkatua izango bada protagonista, arratsaldean kultur ekitaldiak izango dira festaren ardatza. 17:30ean hasita eta lau orduz Urdanibia plazako tablatutik hainbat musika eta dantza talde igaroko dira. Txorimaloak soinu taldeak emango dio hasiera festari. Ondoren dantza taldeen txanda izango da; Adaxka (18:00etan), Ibarla Meaka (18:30ean) eta Eraiki dantza taldeak (19:00etan) ariko dira, hurrenez hurren.
San Tomas festa musikarekin jarraituko dute irundarrek, jai giroan. Urdanibia plazara bihar arratsaldez hurbiltzen direnek, hortaz, dantzak ikusi eta gero dantzatzeko aukera izango dute. Udal Musika Eskolako ikasleen saioa 19:30ean izango da; ordu erdi beranduago Auntxa trikitixa taldeko haurrak igoko dira eskenatokira; eta ondoren, 20:30ean Meaka taldeko dantzariek eta Bidasoko trikitilariek batera jardungo dute.
Dantzari helduagoen eskutik amaituko da San Tomas eguna. Kemen dantza taldearen saioa 21:00etan izango da, eta Meakako Adixkideena, 21:30ean.
