Lau barrutietara iritsiko da Olentzero larunbatean
Antxon, goizean eta iluntzean aterako da eta Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen arratsaldean. Pasaitarrek lehengo igandean eman zieten hasiera Gabonetako ospakizunei, santomasetako ferietan, eta orain, Olentzerorekin dute hurrengo hitzordua, larunbatean. Ohitura lege, eta lau barrutietako haurrek jasoko dute ikazkinaren bisita. Antxon bi bider ibiliko da Olentzeroa herriko kaleetatik barrena. Goizean, Alkartasunaren ekimenez irtengo da eta Azokan egingo du geldialdia, txikien eskutitzak jasotzeko. Arratsaldean, berriz, Basarik antolatutako Olentzeroak girotuko ditu kaleak. Trintxerpen, musika eskolak antolatu du Olentzero. Musika eskolatik irten eta Arrandegia kaletik jaitsiko dira Serafin Esnaola plazara, han lehen geldialdia egiteko. Ondoren, barrutiari ohiko bira emango diote. Ibilbidea osatu bitartean jasoko ditu Olentzerok txikienen eskutitzak. Donibanen, Bixi-Bixi elkartearen ekimenez irtengo da Olentzeroa, Mari Domingik lagunduta. Meipitik abiatu eta herriko parte zaharrerantz abiatuko dira guztiak kantari. Entsegu orokorra, etzi dute, 18:00etan. San Pedron, bihar, entsegua San Pedron, azkenik, berritasun handiekin heldu da aurten Olentzeroa. Ondartxo Abesbatza aritu da urteetan Olentzeroren antolakuntzan, eta orain herritar talde bat batu zaie, partaidetza sustatu eta, esker onez, lekukoa hartu nahian. Sorpresak iragarri dituzte, baina Olentzeroak ez omen du nahi horiek zabaltzerik. Beraz, ezagutu nahi dituenak larunbatean San Pedrora hurbildu beste erremediorik ez du izango. Zamatetetik irtengo da San Pedroko Olentzeroa, Belaskotik igaro ondoren, herrian barna [...]
Antxon, goizean eta iluntzean aterako da eta Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen arratsaldean.
Pasaitarrek lehengo igandean eman zieten hasiera Gabonetako ospakizunei, santomasetako ferietan, eta orain, Olentzerorekin dute hurrengo hitzordua, larunbatean. Ohitura lege, eta lau barrutietako haurrek jasoko dute ikazkinaren bisita.
Antxon bi bider ibiliko da Olentzeroa herriko kaleetatik barrena. Goizean, Alkartasunaren ekimenez irtengo da eta Azokan egingo du geldialdia, txikien eskutitzak jasotzeko. Arratsaldean, berriz, Basarik antolatutako Olentzeroak girotuko ditu kaleak.
Trintxerpen, musika eskolak antolatu du Olentzero. Musika eskolatik irten eta Arrandegia kaletik jaitsiko dira Serafin Esnaola plazara, han lehen geldialdia egiteko. Ondoren, barrutiari ohiko bira emango diote. Ibilbidea osatu bitartean jasoko ditu Olentzerok txikienen eskutitzak.
Donibanen, Bixi-Bixi elkartearen ekimenez irtengo da Olentzeroa, Mari Domingik lagunduta. Meipitik abiatu eta herriko parte zaharrerantz abiatuko dira guztiak kantari. Entsegu orokorra, etzi dute, 18:00etan.
San Pedron, bihar, entsegua
San Pedron, azkenik, berritasun handiekin heldu da aurten Olentzeroa. Ondartxo Abesbatza aritu da urteetan Olentzeroren antolakuntzan, eta orain herritar talde bat batu zaie, partaidetza sustatu eta, esker onez, lekukoa hartu nahian. Sorpresak iragarri dituzte, baina Olentzeroak ez omen du nahi horiek zabaltzerik. Beraz, ezagutu nahi dituenak larunbatean San Pedrora hurbildu beste erremediorik ez du izango.
Zamatetetik irtengo da San Pedroko Olentzeroa, Belaskotik igaro ondoren, herrian barna ohiko ibilbidea osatzeko. Ibilbidea bukatuta, Olentzeroak eskutitzak jaso eta goxokiak banatuko dizkie haurrei. Baina Olentzeroari kantuz dotore harrera egin anhi diotenez, biharko entsegua deitu dute, 19:30ean, gimnasion.

