Hainbat Olentzerok egingo dute bat etzi herriko kaleetan barrena. Horietako bat izango da Ereintza elkarteak antolatzen duena eta 18:30ean irtengo da Ereintza elkartearen egoitzatik. Antolatzaileek parte hartu nahi duten lagunei elkartearen egoitzan 18...
Bederatzi irteera eta Ibilbide Neurtua antolatuko dituzte datorren urtean, ondoren zehatzen diren datetan: Urtarrilak 15: Baiona-Uztaritz Otsailak 12: Uztaritz-Pinodieta mendi lepoa Martxoak 18: Pinodieta mendi lepoa-Otsondo mendatea Apirilak 22: Otsondo mendatea – Izpegi mendatea Maiatzak 20: Izpegi mendatea – Urkiaga mendatea EUSKAL HERRIKO BIRA Ekainak 17: Aguera- Balmaseda Irailak 16: Balmaseda-Artziniega PIRINIOA Irailak 23-24: Hecho-Lizara-Pico Llena del Boz EUSKAL HERRIKO BIRA Urriak 21: Artziniega-Añes Urriak 28: Ibilaldi Neurtua Azaroak 18: Añes- Lendoñogoiti Abenduak 16: Orduña mendatea
Hamabi irteera aurreikusi dituzte guztira, eta Tenpluetako Ibilbideari ekingo diotela iragarri dute. Ondoren zehazten da egutegia: Urtarrilak 15: Loiolako Santutegia Otsailak 12: Zumarraga-Udana Martxoak 11: Mendaro-Erlo Apirilak 22: Leitza, A...
Gabonetako Loteriako bosgarren sariko hiru txartel (08.128 zenbakikoak) saldu dituzte Errenteria-Oreretan, bi tokitan: Diputazio plazan dagoen establezimenduan eta Kapitain-Enean dagoenean. Iztietako dendan 172 serieko bi frakzio saldu dituzte: 3 eta 7...
Ttur-tturren eta udalaren arteko hitzarmenaren barruan egin ditzakete eskariak herriko dendariek Oiartzungo merkatariek euren kartelak euskaraz jartzeko eskaera egin dezakete. Izan ere, urtarrileko merkealdia ate joka dago. Kartel berriak Ttur-ttur elk...
Sorginkeria izango da nagusi Astralamustrika bildumaren zazpigarren liburuan. Xabier Susperregik idatzi du Sorginen liburua, eta euskal tradizioa jaso du alegia, ipuin eta kontakizunen bitartez. Ilustrazioak, beste behin ere, Andoni Odriozola oiartzuarrak egin ditu. Oiartzungo Udalak argitaratu du liburua, eta jakinarazi duenez, Astralamusika bildumako azkenekoa izango da Sorginen Liburua. Hiru atal Susperregik hiru ataletan banatu du liburua. Alegiek, zaharren testigantzek eta ipuin klasikoek XVII. mendeko Euskal Herrian sorginkeria nolakoa zen jakiteko balio du. Orduan egin zituzten “sorgin-ehizak” gogorarazten ditu liburuak, baita kondenatu zituzten hamarnaka gizon-emakumeak ere. Liburuak luxuzko kolaboratzailea izan du: Koro Irazoki zugarramurditarra. Hitzaurrea egin du Irazokik. Gaian aditua da, berak idatzi baitzuen Las brujas de Zugarramurdi liburua. Liburu hori idatzteaz gain, sorginkeriarien gaineko beste hainbat ikerketa ere egin ditu. Ikastetxeetan banatuko dute Liburua Elizalde Herri Eskolan zein Haurtzaro Ikastolan banatuko dute, baita Petra Lekuona zaharren egoitzan ere. Astralamustrikaren bitartez euskal kultura zabaldu nahi izan du udalak. 2005ean hasi zuten egitasmoa, Betiko jolasak liburuarekin. Urtean behin argitaratu dute liburu bat. Honakoak dira: Oiartzun Haraneko kondaiak, Gure atsotitzak, Behin batean… alegia, Etxetxikiko On Manuel Lekuona eta Igarkizunen mundua, Sorginen Liburua-z gain.
Boltsa berde berrerabilgarriak banatuko ditu Lezoko Udalak herriko komertzioetan. Azaroaren 26an egin zuten kontsumo arduratsuko merkatuan 2.000 boltsa berrerabilgarri banatzeko asmoa zuten, baina ez zituzten denak eman. Udalak iragarri zuen bezala, dendetan banatzen hasiko dira. Horrela, herriko saltokietan erosketak egiten dituztenek jasoko dute boltsa berdea. Poltsa hori behin eta berriz erabili daitekeenez, plastikozko ohiko boltsa gutxiago erabiliko dituzte lezoarrek. Hori da udalaren helburua. Izan ere, hondakinak murrizteko kanpainaren baitan banatu zituzten boltsa berrerabilgarriak. Izan ere, boltsa arruntak polietilenoz egiten dituzte. Petrolioa erabiltzen dute material hori sortzeko. Lezoko Udaleko Ingurumen Sailak adierazi duenez, “polietilenozoko boltsek ibai eta errekak zikinteaz gain, ekosistemetako espezieengan eragin zuzena dute, animaliak bertan harrapatuta gelditu eta itotzen direlako”. Horrez gain, boltsa horrek degradatzeko 150 urte behar dituela gogorarazi dute. Gainera, konposatu toxikoetan degradatzen da. 312 boltsa, urtero Ekimen horrekin naturan aske geratzen diren plastikozko boltsak ekidin nahi dituzte. Izan ere, herritar bakoitzak, boltsa berrerabilgarriarekin, sei plastikozko boltsa aurreztu ditzakete astean, 24 hilabetean eta 312 urtean. Horregatik, herritarren ohiturak aldatu nahi dituzte: “Ohitura aldaketa bat besterik ez da. Eraman alboan zure bolts berdea eta hondakinak murrizten lagun iezaguzu!”, gaineratu du udalak.
TurRon Duro Live Fest antolatu du Mogambok biharko, 21:30etik aurrera, 5 euroren truke. Imprio (Hernani Death Metal), Dawnmaster (Urnieta Thrash Metal) eta Biersbreaker (Donostia Viking Metal) taldeek joko dute.
Auntxa Trikitixa Eskolako eta Udal Kontserbatorioko trikitixa ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur Ama Xantalen zaharren egoitzan, 18:00etatik aurrera. Batez ere, Gabon kantez osatutako errepertorioa interpretatuko dute.
Hondarribiko musika eskolako ikasleek kontzertua emango dute gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera Matxin Artzu kaleko Itsas Etxeko auditorium berrian. Hala, Eguberri galduaren bila ipuin musikala aurkeztuko dute hiriko ikasleek, bertan diren Eguberrie...