Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sorginkeria nagusi Astralamustrikako zazpigarren liburuan

Sorginkeria izango da nagusi Astralamustrika bildumaren zazpigarren liburuan. Xabier Susperregik idatzi du Sorginen liburua, eta euskal tradizioa jaso du alegia, ipuin eta kontakizunen bitartez. Ilustrazioak, beste behin ere, Andoni Odriozola oiartzuarrak egin ditu. Oiartzungo Udalak argitaratu du liburua, eta jakinarazi duenez, Astralamusika bildumako azkenekoa izango da Sorginen Liburua.     Hiru atal Susperregik hiru ataletan banatu du liburua. Alegiek, zaharren testigantzek eta ipuin klasikoek XVII. mendeko Euskal Herrian sorginkeria nolakoa zen jakiteko balio du. Orduan egin zituzten “sorgin-ehizak” gogorarazten ditu liburuak, baita kondenatu zituzten hamarnaka gizon-emakumeak ere.   Liburuak luxuzko kolaboratzailea izan du: Koro Irazoki zugarramurditarra. Hitzaurrea egin du Irazokik. Gaian aditua da, berak idatzi baitzuen Las brujas de Zugarramurdi liburua. Liburu hori idatzteaz gain, sorginkeriarien gaineko beste hainbat ikerketa ere egin ditu.     Ikastetxeetan banatuko dute Liburua Elizalde Herri Eskolan zein Haurtzaro Ikastolan banatuko dute, baita Petra Lekuona zaharren egoitzan ere. Astralamustrikaren bitartez euskal kultura zabaldu nahi izan du udalak. 2005ean hasi zuten egitasmoa, Betiko jolasak liburuarekin. Urtean behin argitaratu dute liburu bat. Honakoak dira: Oiartzun Haraneko kondaiak, Gure atsotitzak, Behin batean… alegia, Etxetxikiko On Manuel Lekuona eta Igarkizunen mundua, Sorginen Liburua-z gain.

oiartzungo hitza
Oarsoaldea
2011/12/22

Sorginkeria izango da nagusi Astralamustrika bildumaren zazpigarren liburuan. Xabier Susperregik idatzi du Sorginen liburua, eta euskal tradizioa jaso du alegia, ipuin eta kontakizunen bitartez. Ilustrazioak, beste behin ere, Andoni Odriozola oiartzuarrak egin ditu.

Oiartzungo Udalak argitaratu du liburua, eta jakinarazi duenez, Astralamusika bildumako azkenekoa izango da Sorginen Liburua.

 

 

Hiru atal

Susperregik hiru ataletan banatu du liburua. Alegiek, zaharren testigantzek eta ipuin klasikoek XVII. mendeko Euskal Herrian sorginkeria nolakoa zen jakiteko balio du. Orduan egin zituzten “sorgin-ehizak” gogorarazten ditu liburuak, baita kondenatu zituzten hamarnaka gizon-emakumeak ere.

 

Liburuak luxuzko kolaboratzailea izan du: Koro Irazoki zugarramurditarra. Hitzaurrea egin du Irazokik. Gaian aditua da, berak idatzi baitzuen Las brujas de Zugarramurdi liburua. Liburu hori idatzteaz gain, sorginkeriarien gaineko beste hainbat ikerketa ere egin ditu.

 

 

Ikastetxeetan banatuko dute

Liburua Elizalde Herri Eskolan zein Haurtzaro Ikastolan banatuko dute, baita Petra Lekuona zaharren egoitzan ere.

Astralamustrikaren bitartez euskal kultura zabaldu nahi izan du udalak. 2005ean hasi zuten egitasmoa, Betiko jolasak liburuarekin. Urtean behin argitaratu dute liburu bat. Honakoak dira: Oiartzun Haraneko kondaiak, Gure atsotitzak, Behin batean… alegia, Etxetxikiko On Manuel Lekuona eta Igarkizunen mundua, Sorginen Liburua-z gain.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute ez dagoela medikurik Donostialdeko etengabeko arretako guneetan

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.