Merkealdirako euskarazko kartelak eskainiko dituzte berriro
Ttur-tturren eta udalaren arteko hitzarmenaren barruan egin ditzakete eskariak herriko dendariek Oiartzungo merkatariek euren kartelak euskaraz jartzeko eskaera egin dezakete. Izan ere, urtarrileko merkealdia ate joka dago. Kartel berriak Ttur-ttur elk...
Ttur-tturren eta udalaren arteko hitzarmenaren barruan egin ditzakete eskariak herriko dendariek
Oiartzungo merkatariek euren kartelak euskaraz jartzeko eskaera egin dezakete. Izan ere, urtarrileko merkealdia ate joka dago. Kartel berriak Ttur-ttur elkartean eska daitezke.
Hainbat kartel eta zerbitzu eskainiko dituzte: Merkealdia idatzita duten tirak, erakusleihoetan jartzeko; Eskaintzak idatzita duten kartelak; Lehen/Orain txartelak, prezio zaharra eta berria adierazteko; ehunekoen txartelak; jendaurrean jartzeko edozein ohar euskarara itzultzea; baleak egiteko talonarioak eta fakturak, albaranak eta ordainagiriak egiteko talonarioak.
Eskaera Ttur-tturren
Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak egindako hitzarmenak merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotu nahi du, eta horregatik ekimena.
Udako zein neguko merkealdiak hurbiltzen direnean, gutuna bidaltzen diete herriko merkatariei, zerbitzuak gogorarazteko eta eskaerak nola egin adierazteko. Ekimenaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, eskaerarik egin ez dutenak oraindik garaiz dabiltza.
Horrela, eskaera egin edota informazio gehiago behar duenak Ttur-tturren egoitzara jo dezake (Fermiñene Etxea, Aialde kalea, 2, 1. solairua). Telefonoz ere dei dezakete: 943 26 01 82. Harremanetan e-postaz jarri nahi duenak, tturttur.oiartzun@gmail.com helbide elektronikora bidal dezake mezua.
