Mendebaldeko dantzak ikas daitezke musika eskolan
Flamenkoa erakutsiko dute ere datorren astean hasi eta martxora arte luzatuko diren tailerretan. Gabonetako oporraldiaren ondotik, astelehenean itzuliko da normaltasuna musika eskolara, eta ohiko jarduerarekin batera, hiru hilabetetako iraupena izan oh...
Flamenkoa erakutsiko dute ere datorren astean hasi eta martxora arte luzatuko diren tailerretan.
Gabonetako oporraldiaren ondotik, astelehenean itzuliko da normaltasuna musika eskolara, eta ohiko jarduerarekin batera, hiru hilabetetako iraupena izan ohi duten tailerrak abiatuko dira beste behin. Hori dela-eta izen-emate epea zabaldu dute berriro ere.
Oraingoan bi tailer eskainiko dituzte. Mendebaldeko dantzetan trebatu nahi dutenek asteartetan jo beharko dute Andonaegira, eta bi ordutegi dituzte aukeran: 16:00etatik 17:00etara edota 17:00etatik 18:00etara.
Flamenkoa nahiago duenak, aldiz, asteazkenetan jaso ahal izango ditu dantza eskolak, 16:45etik 17:45era edota 18:15etaik, 19:15era.
Orain hasi eta martxora bitartean iraungo dute dantza tailerrek. Matrikulak, bien kasuan, 33,60 eurokoa da.
Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, 943 39 60 55 telefono zenbakira dei daiteke, edota pm.idazkaritza@pasaia.net helbidera idatz daiteke.
