Inauteriak prestatzeko bilera, Amute-Kostan
Amute-Kostako auzo elkarteak bilera antolatu du datorren iganderako, goizeko hamaiketan, elkartearen egoitzan. Bertan, otsailaren 19an Hondarribian egingo duten desfilearen gainean hitz egingo dute. Garatuko duten gaia aukeratuko dute, eta horren arabe...
Amute-Kostako auzo elkarteak bilera antolatu du datorren iganderako, goizeko hamaiketan, elkartearen egoitzan. Bertan, otsailaren 19an Hondarribian egingo duten desfilearen gainean hitz egingo dute. Garatuko duten gaia aukeratuko dute, eta horren araberako hainbat ideia dituzte. Parte hartzea bizilagun guztiei irekita dago: haurrek eta helduek parte har dezakete.
