Banaketa baten istorioa, aste honetako Zinema Paradison
Zinema Paradiso zine klubak Nader y Simin, historia de una separación film luzea programatu du aste honetarako. Asghar Farhadi zuzendari iraniarrak 2011n estreinatutako lana da. Ostiralean izango da, hilaren 13an, Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan. Zin...
Zinema Paradiso zine klubak Nader y Simin, historia de una separación film luzea programatu du aste honetarako. Asghar Farhadi zuzendari iraniarrak 2011n estreinatutako lana da. Ostiralean izango da, hilaren 13an, Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan.
Zinema Paradisoren ostiraleko saioa arratsaldeko zortzietan hasiko da, eta prezioa 4,60 eurokoa izango da. Sarrera aldez aurretik erosi nahi duenak esteka honetan egin dezake.
Sinopsia: Simin eta Nader ezkontideak dira, eta alaba bat daukate; Iran uztea erabaki dute, bizimodu hobe bat bilatzeko, baina zkeneko unean, gizonak atzera egiten du, bere aitari Alzheimerra diagnostikatu baitiote eta ez baitu abandonatu nahi. Andreak, orduan, dibortzioa eskatzen du, eta ematen ez diotenez, bere gurasoekin bizitzera joaten da.
Gizona umearekin geratzen da, eta emakume bat kontratatzea erabakitzen du, aita zaintzen laguntzeko. Baina egun batean, etxera iristean, zaharra oheari lotuta aurkitzen du; hortik aurrera, bere bizitza eta umearena erabat irauli egingo dira.
