150.000 euroko diru laguntza jasoko dute hainbat GKEk
Irungo Udaleko Ongizate arloak 150.000 euroko diru laguntza emango du atzerrian garatuko diren lankidetza proiektuak sustatzeko. Bederatzi Gobernuz Kanpoko Erakunderen (GKE) proiektuak onartu ditu aurten eta horiek Hego Amerikan, Ertamerikan eta Asian ...
Irungo Udaleko Ongizate arloak 150.000 euroko diru laguntza emango du atzerrian garatuko diren lankidetza proiektuak sustatzeko. Bederatzi Gobernuz Kanpoko Erakunderen (GKE) proiektuak onartu ditu aurten eta horiek Hego Amerikan, Ertamerikan eta Asian garatuko dira.
Hala, Boliviara zuzenduko da diru kopururik handiena, baina Peru, El Salvador, Nicaragua, India eta Tibeteraino ere iritsiko dira kooperanteak.
Irizpide eta helburu nagusiak
Diru laguntza lortzeko aurkeztutako 23 GKEetatik, bederatzik lortu dute horien proiektua onartzea. Hala, udaletik jakinarazi dutenez, proiektuak onartzeko kontuan izan dituzten irizpide nagusien artean daude, besteak beste, bideragarritasuna, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, ingurumena…
Ezarritako helburu nagusien artean oinarrizko beharrak asetzeaz gain, sexu desberdintasunak bukatzea, garapen iraunkorra bultzatzea,eta hezkuntza sustatzea bilatzen dute udalak eta GKE-ek.
Erakundeak, proiektua eta jasotako diru laguntza
- Mundubat: Boliviako Guarani indigenak, 19.590 euro.
- Lankidetzarako Ingeniaritza: Boliviako Tipnis indigenak, 14.880 euro.
- Haurralde: Boliviako indarkeria sexistaren biktimak, 14.630 euro.
- Mugen Gainetik: Emakumeentzako enplegua Perun, 19.530 euro.
- Nazioarteko Elkartasuna: Saneamendu lanak Perun, 19.430 euro.
- FISC: Garapen sozioekonomikoa Nikaraguan, 18.715 euro.
- Oscar Romero: El Salvadorreko umeen hezkuntza, 19.590 euro.
- Proclade: Yanapai Indiako Saidup eta Ugra Tengari, 13.840 euro.
- Rokpa Euskadi: Tibeteko medikuntza tradizionala, 9.795 euro.
