
Herriko bi futbol talde nagusiek partidak jokatuko dituzte asteburuan. Touringek etxean jokatuko du bihar. 16:30ean, Fanderiako zelaian ariko dira gorritxoak Kostkas Miren Bihotza taldearen kontra. Beti Onak etxetik kanpo jokatuko du, Irunen hain zuzen...

Ikust-Alai liburutegiak 2012 denboraldiari heldu dio, eta ohikoak diren literatur mintegiak agendara ekarri ditu berriz ere. Hala, Carlos de Agustinen eskutik Camilo Jose Cela idazle galiziarraren La colmena (Abaraxka) landuko dute bertan.

Minbiziarekin aurrez aurre hitzaldia izango da, urtarrilaren 18an Amaia KZn. Onkologikoko Bular Unitateko mediku eta koordinatzaile Jose Antonio Alberrok eta Maider Sierra psikologoak emango dute hitzaldia, eta horien helburua da, “minbiziarekin...

Gabonetako atsedenaldi luzearen ostean kirol lehiaketara itzuliko da Donibane eskubaloi taldea asteburuan. Oñatin jokatuko dute igandean, Aloña Mendiren kontra, Lurraldeko Lehenengo Mailako hamaikagarren jardunaldiko partidan. Oñatiko Zubikoa kirol...

Hondarribiko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen ahobetez 2011 urteko azken Plenoan. Hala, gaur goizean Txomin Sagarzazuk, Euskarako zinegotziak, planaren helburuak azaldu ditu. “Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu garrantzitsuena euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da: maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea”, esan du Sagarzazuk. Hamar esparru hartu dituzte kontutan: familia transmisioa, euskalduntze–prestakuntza, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisia, kirola, kulturgintza, komunikabideak eta teknologia berriak. Esparru horietan 18 helburu finkatu dituzte, eta estrategia batzuk landuz jorratuko dituzte, 114 ekintzen bidez. Epe luzerako egitasmoa da, asmo nagusien bilduma bat bost urteko ikuspegiarekin eta euskararen zeharkakotasuna oso kontutan hartzen duena. “Bereziki aipatu nahi nuke udal talde guztien adostasunarekin onartutako egitasmo bat dela, ahobetez onartu genuen eta. Asmo nagusien bilduma bat da, bost urteko ikuspegiarekin. Bi hitzetan esanda helburu hau betetzeko ondorengo urteotan Udalak euskararen alorrean egingo duena zehazten duen dokumentua edo erreferentzia-markoa”.

Bihar goizean, Elorsoro kiroldegiko igerilekuan eskualdeko Benjamin Mailako igeriketa txapelketa jokatuko dute. Hori dela eta, igerileku handian kale bat libre egongo da Elorsoroko bazkideek erabiltzeko, baina gainerakoak txapelketarako erabiliko dituz...

Kateako (Landetxa) auzo elkarteak ez ditu ondo hartu Mugikortasun arlotik Irunbus autobus zerbitzuan iragarri dituzten aldaketak. Hain zuzen ere, auzotik igarotzen den L2 autobusarentzako proposatutako aldaketak kritikatu dituzte; Ospitala eta Olaberria lotzen dituen linea da, Katea auzotik pasatzen dena. Abenduaren 16an aurkeztu zituzten autobus linea berriak; udalak, dena ondo, otsailean abiatu nahi ditu. Aurkezpenean Jose Antonio Santano alkateak eta Cristina Laborda Mugikortasun zinegotziak esan zuten linea berriak zehazteko San Juan plazaren irekitzea, aldundiak Ekialdebuseko zerbitzuan abiatuko dituen aldaketak eta azken urteetan erabiltzaileek salatutako akatsak hartu zituztela kontuan. Kateatik pasatzen den L2 lineak izango lituzke aldaketa gehien. Orain Larreaundi eta Katea auzoak eta Ospitala lotzen ditu baina, aurrerantzean, Kateaeta Erdigunea arteko zuzeneko zerbitzua izatea nahi du udalak. Gainera, eskari gutxidun geltokiak (Errotaberri kalekoa tartean) eta Belaskoeneako zerbitzua kenduko dituzte, ibilbide hori Ekialdebusek egiten duelako. Zerbitzuaren murrizketa Katearrentzat proposatutako aldaketak zerbitzuaren murrizketa nabarmena suposatzen du eta udalari jakinarazi diote “ez dutela onartuko egungo zerbitzuaren murrizketa ekarriko lukeen aldaketarik, ez ibilbideetan ezta geltokietan ere”. Gainera, kexu agertu dira udalak ez duelako aurreikusi dira anbulategiaren ondoan geltokia jartzea, “adinduen eta mugikortasun arazoak dituztenen erabilpena errazteko”. Kateako auzo elkartearen iritziz “mugikortasun iraunkorraren plan baten ondoren, garraio publikoa bultzatu beharrean, hiri autobusen 2 linearen zerbitzua murriztea [...]

Otsailaren 15era bitartean Nekane Lasarte artista donostiarraren lanak ikusteko aukera dago Gaztelu ostatuan (Andra Mari kalea). Antolatzaileek adierazi dutenez, Lasarte ezagunagoa da musikaren munduan, batik bat kantuan, baina arte plastikoetan ere on...

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan urtarrilari dagokion ipuin kontaketa antolatu dute datorren ostegunerako. Lur Kortak kontatuko dizkie ipuinak 4-8 urteko haurrei, 17:30etik aurrera. Ohi bezala, adin tartea errespetatzeko eskatu dute Manuel Lekuona Bibli...


Txotxongilo taldeak Elurrezko panpina antzezlana emango du datorren larunbatean hilaren 21ean, Amaia KZn. Hala, antzerkiak hotzez dagoen elur panpin baten istorioa landuko du. Bertan, ume guztien laguntza izango du panpinaren arazoa konpontzen saiatzeko.


Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak jakinarazi du udal aurrekontuen proposamena aurkezteko batzarrak datorren astean egingo dituela gobernu taldeak. Herritar guztiei agertzeko eskatu diete, proposamenaren berri izateko eta ekarpenak egiteko. Honakoa ...

Amar zirkoa eta zooa Irunen izango da datorren ostiraletik, hilaren 20tik 25era bitartean. Txikienak eta ez hain txikiak bertaratzeko eta pailazo zein animaliaz gozatzeko aukera ezinhobea izango dute, Ficobak hartuko duen ekitaldian. Hala, ondokoak di...

Ficobak zuraren sektoreko aditu, langile eta ikasleen topaketa hartuko du Etorkizunerako erronkak zuraren sektorean. Lanbide heziketarako paper aktiboa izenburupean, datorren urtarrilaren 19an. Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketerako Goi Kontseiluak e...

Bero-bero hasi da 2012. urtea Pasaian. Aurrekontuen gaiarekin gatazka sortu da Pasaiako Bildu eta PSE-EEren artean. Sozialistek alkateari “gezurretan” ibiltzea egotzi dioten bitartean, Bilduk esan du aurrekontuak badituela, eta PSE-EE politika “prentsa ohar bidez” egiten ari dela: “Lan egin beharrean, eta batzordeetara agertu beharrean, errealitatetik kanpo dauden adierazpenak bere eginez, eta horien bitartez zalantzan jarriz, gainerakoen erantzukizuna eta lanerako gaitasuna”. “Ukapenean” oinarritutako politika egitea egotzi dio Bilduk PSE-EEri. Eta sozialistek horrela jarraituko dutela uste dute Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatearen koaliziokoek: “Badakigu ildo berarekin jarraituko dutela, azken udalbatzarrean esaldi biribil honekin aditzera eman ziguten bezala: ‘Gu, guztiaren aurka’”. Hala, aurrekontuen gaineko eztabaida otsailean egingo dutela aurreratu du Bilduk, baina aurretik, aurrekontuen proposamena ogasun batzordean eta herritarrekin egingo dituzten batzarretan aztertuko dutela nabarmendu du. “Informazio hau ez da ezezaguna talde politikoentzat; izan ere, abenduko udalbatzarrean jakinarazi zitzaien hori, hortaz, nor ari da gezurretan? Nor ari da manipulatzen?”, adierazi du Bilduk. PSE-EEri deia egin dio Bilduk “porrotera eraman dituen estrategiak” albo batera uzteko, eta “oposizio arduratsua” egiteko. Ogasun diputatuari galdera Pasaiako PSE-EEren udal taldearen iritziz, Amaia Agirregabiria alkatea «gezurretan» dabil. “2012ko aurrekontuen aurkezpena atzeratu egingo zela esan zuen alkateak, aldundiarekin hainbat bilera egin behar zirelako aurretik. Talde honek jakin du aldundiko Ogasun diputatuak [...]

Irungo Udaleko Ongizate arloak 150.000 euroko diru laguntza emango du atzerrian garatuko diren lankidetza proiektuak sustatzeko. Bederatzi Gobernuz Kanpoko Erakunderen (GKE) proiektuak onartu ditu aurten eta horiek Hego Amerikan, Ertamerikan eta Asian ...

Hotza dela eta, larrialdi plana martxan jarri du Irungo Udalak eta etxerik gabeko pertsonei ostatua emateko herritarren laguntza eskatu du. Hala, Udaltzaingoak kalean ikusten dituen pertsonak aterpera joan nahi duten galdetzeaz gain, kalean norbait lot...

Pasaia-Lezo Lizeoaren naugurazio ofiziala hilaren 22an egingo dute. Egitarau oparoa osatu dute, eta bazkaria ere egingo dute. Txartelak kioskoan eta estankoan eros daitezke. Helduek hamabost euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek, sei. Lizeo Egunekoa...