Oarsoarrak Mungiako San Antontxu bertsopaper lehiaketako protagonistak izan dira
Igandean Mungiako San Antontxu lehiaketako bi sari Oarsoaldeko egileentzat izango dira. Lehenengo saria Karmele Mitxelena oiartzuarrak lortu du, eta hirugarrena, berriz, Iñigo Legorburu oreretarrak. Bigarren saria Bizkaian geratu da, eta Moises Enbeitarentzat izan da. Etzi banatuko dituzte sariak.