Donibane Eskubaloia lehiaketara itzuliko da asteburuan
Gabonetako atsedenaldi luzearen ostean kirol lehiaketara itzuliko da Donibane eskubaloi taldea asteburuan. Oñatin jokatuko dute igandean, Aloña Mendiren kontra, Lurraldeko Lehenengo Mailako hamaikagarren jardunaldiko partidan. Oñatiko Zubikoa kirol...
Gabonetako atsedenaldi luzearen ostean kirol lehiaketara itzuliko da Donibane eskubaloi taldea asteburuan. Oñatin jokatuko dute igandean, Aloña Mendiren kontra, Lurraldeko Lehenengo Mailako hamaikagarren jardunaldiko partidan. Oñatiko Zubikoa kiroldegian izango da lehia, 12:00etan.
Oñatiarrek lau partida irabazi eta sei galdu dituzte. Hortaz, igandea ez da izango sailkapeneko zulotik ateratzen hasteko egunik hoberena, baina noizbehin hasi behar. Orain artean partida bakarra irabazi dute sanjuandarrek eta sailkapenean atzetik Urnietako taldea dute bakarrik; aurretik dituzte Leizaran Ernio —bi puntura— eta Eibarko Haritza —laura—.
Bigarren Mailakoak etxean
Lurraldeko Bigarren Mailako taldeak, berriz, etxean jokatuko du larunbatean, Zumaiako Decoteca Pulporen aurka. Partida latza izango da, zumaiarrak sailkapeneko laugarren postuan baitaude, jokatutako bederatzi partidetatik bost irabazi eta gero. 17:30ean hasiko da partida, Donibaneko udal kiroldegian.