Euskara Biziberritzeko Plana martxan jarri dute
Hondarribiko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen ahobetez 2011 urteko azken Plenoan. Hala, gaur goizean Txomin Sagarzazuk, Euskarako zinegotziak, planaren helburuak azaldu ditu. “Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu garrantzitsuena euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da: maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea”, esan du Sagarzazuk. Hamar esparru hartu dituzte kontutan: familia transmisioa, euskalduntze–prestakuntza, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisia, kirola, kulturgintza, komunikabideak eta teknologia berriak. Esparru horietan 18 helburu finkatu dituzte, eta estrategia batzuk landuz jorratuko dituzte, 114 ekintzen bidez. Epe luzerako egitasmoa da, asmo nagusien bilduma bat bost urteko ikuspegiarekin eta euskararen zeharkakotasuna oso kontutan hartzen duena. “Bereziki aipatu nahi nuke udal talde guztien adostasunarekin onartutako egitasmo bat dela, ahobetez onartu genuen eta. Asmo nagusien bilduma bat da, bost urteko ikuspegiarekin. Bi hitzetan esanda helburu hau betetzeko ondorengo urteotan Udalak euskararen alorrean egingo duena zehazten duen dokumentua edo erreferentzia-markoa”.
Hondarribiko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen ahobetez 2011 urteko azken Plenoan. Hala, gaur goizean Txomin Sagarzazuk, Euskarako zinegotziak, planaren helburuak azaldu ditu. “Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu garrantzitsuena euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da: maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea”, esan du Sagarzazuk.
Hamar esparru hartu dituzte kontutan: familia transmisioa, euskalduntze–prestakuntza, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisia, kirola, kulturgintza, komunikabideak eta teknologia berriak. Esparru horietan 18 helburu finkatu dituzte, eta estrategia batzuk landuz jorratuko dituzte, 114 ekintzen bidez. Epe luzerako egitasmoa da, asmo nagusien bilduma bat bost urteko ikuspegiarekin eta euskararen zeharkakotasuna oso kontutan hartzen duena.
“Bereziki aipatu nahi nuke udal talde guztien adostasunarekin onartutako egitasmo bat dela, ahobetez onartu genuen eta. Asmo nagusien bilduma bat da, bost urteko ikuspegiarekin. Bi hitzetan esanda helburu hau betetzeko ondorengo urteotan Udalak euskararen alorrean egingo duena zehazten duen dokumentua edo erreferentzia-markoa”.