Bihar goizean eskualde mailako igeriketa lehia izango da Elorsoron
Bihar goizean, Elorsoro kiroldegiko igerilekuan eskualdeko Benjamin Mailako igeriketa txapelketa jokatuko dute. Hori dela eta, igerileku handian kale bat libre egongo da Elorsoroko bazkideek erabiltzeko, baina gainerakoak txapelketarako erabiliko dituz...
Bihar goizean, Elorsoro kiroldegiko igerilekuan eskualdeko Benjamin Mailako igeriketa txapelketa jokatuko dute. Hori dela eta, igerileku handian kale bat libre egongo da Elorsoroko bazkideek erabiltzeko, baina gainerakoak txapelketarako erabiliko dituzte.
Igerileku txikia ere okupatuta egongo da goizean zehar. Arratsaldean berriz, igerileku handia libre egongo da kiroldegiko erabiltzaile eta bazkideentzako eta txikian, 16:30etik 19:30era, bi eta zazpi urte arteko haurrentzako uretako jolasak eta puzgarriak egongo dira.