Zirkoaz eta zooaz gozatzeko aukera izango da datorren astetik aurrera
Amar zirkoa eta zooa Irunen izango da datorren ostiraletik, hilaren 20tik 25era bitartean. Txikienak eta ez hain txikiak bertaratzeko eta pailazo zein animaliaz gozatzeko aukera ezinhobea izango dute, Ficobak hartuko duen ekitaldian. Hala, ondokoak di...
Amar zirkoa eta zooa Irunen izango da datorren ostiraletik, hilaren 20tik 25era bitartean. Txikienak eta ez hain txikiak bertaratzeko eta pailazo zein animaliaz gozatzeko aukera ezinhobea izango dute, Ficobak hartuko duen ekitaldian. Hala, ondokoak dira emanaldien ordutegiak:
– Urtarrilak 20: 19:30ean
– Urtarrilak 21: 12:00etan eta 17:00etan
– Urtarrilak 22: 12:00etan eta 17:00etan
– Urtarrilak 23: itxita
– Urtarrilak 24: 17:00etan eta 19:30ean
– Urtarrilak 25: 17:00etan eta 19:30ean
Zirkoan sartzeko sarrerak doan izango dira 2 urte beherakoentzat. Harmaila arruntetarako sarrerei dagokionez, 15€ izango dira helduentzaat eta 12€ hamabi urte arteko umeentzat. Lehentasuneko harmailetara sartzeko, helduak 25€ eta 20€ umeak; eta emanaldia solairutik ikusteko aldiz, 30€ ordaindu beharko dute helduek eta 25€ txikienek.
Zooari dagokionez, goizeko 10:00etik arratsaldeko 18:00era irekita egongo da, urtarrilaren 25ean izan ezik. Asteazkenean, arratsaldeko 16:00etan itxiko dute. Zooan sartzeko bi euro ordaindu beharko dira.