Zuraren sektoreko kideen topaketa, Ficoban
Ficobak zuraren sektoreko aditu, langile eta ikasleen topaketa hartuko du Etorkizunerako erronkak zuraren sektorean. Lanbide heziketarako paper aktiboa izenburupean, datorren urtarrilaren 19an. Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketerako Goi Kontseiluak e...
Ficobak zuraren sektoreko aditu, langile eta ikasleen topaketa hartuko du Etorkizunerako erronkak zuraren sektorean. Lanbide heziketarako paper aktiboa izenburupean, datorren urtarrilaren 19an. Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketerako Goi Kontseiluak eta Bidasoa Goi Mailako Lanbide Heziketarako institutuak antolatu dute hitzordua, 2012-2013 urteko Lanbide Heziketako III. Euskal Planaren barruan. Hala, Isabel Celaa Hezkuntza sailburua, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, eta Gema Zabaleta Enplegu eta Gizarte gaietakoa bertan izango dira.