Hotz denboralea medio neurriak hartu ditu udalak
Hotza dela eta, larrialdi plana martxan jarri du Irungo Udalak eta etxerik gabeko pertsonei ostatua emateko herritarren laguntza eskatu du. Hala, Udaltzaingoak kalean ikusten dituen pertsonak aterpera joan nahi duten galdetzeaz gain, kalean norbait lot...
Hotza dela eta, larrialdi plana martxan jarri du Irungo Udalak eta etxerik gabeko pertsonei ostatua emateko herritarren laguntza eskatu du. Hala, Udaltzaingoak kalean ikusten dituen pertsonak aterpera joan nahi duten galdetzeaz gain, kalean norbait lotan ikusiz gero herritarrek beraiek deitzeko eskaria luzatu du. Pertsona horiek haien borondatez joatea onartu beharko dute eta ostatuz gain, edari beroa eta gosaria emango zaie, 20:30etik 10:00etara.
