Lezoko ikastolaren inaugurazio ekitaldia hilaren 22an egingo dute
Pasaia-Lezo Lizeoaren naugurazio ofiziala hilaren 22an egingo dute. Egitarau oparoa osatu dute, eta bazkaria ere egingo dute. Txartelak kioskoan eta estankoan eros daitezke. Helduek hamabost euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek, sei. Lizeo Egunekoa...
Pasaia-Lezo Lizeoaren naugurazio ofiziala hilaren 22an egingo dute. Egitarau oparoa osatu dute, eta bazkaria ere egingo dute. Txartelak kioskoan eta estankoan eros daitezke. Helduek hamabost euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek, sei. Lizeo Egunekoaren oso antzekoa izango da menua. Honakoa da egitaraua:
- 11:15ean. Diana, Oarsoaldeko dultzaineroen eskutik, herriko kaleetan zehar.
- 11:30ean. Suziria Saldise plazan, eta ondoren kalejira ikastolara, dultzaineroekin.
- 11:40ean. Ikastolan: txalapartariak, agurra, hitzaldia, Boxtin, Porrotx eta Boxtonen emanaldia, zinta mozketa eta bisita.
- Ondoren. Lezoko Guraso Taldeak antolatuta, bazkaria. Lizeo Egunekoaren oso antzekoa izango da.
