Ioritz Learteren bi goli esker irabazi du Pasaiak etxean
Erregional Ohorezko Pasaiak garaipena lortu zuen larunbatean, 2-0, Rotetaren kontra. Partidako izarra Ioritz Learte izan zen, berak sartu zituelako partidako bil golak: 25. minutuan sartu zuen 1-0ekoa, eta 65. minutuan partida erabakita utzi zuen gola....
Erregional Ohorezko Pasaiak garaipena lortu zuen larunbatean, 2-0, Rotetaren kontra. Partidako izarra Ioritz Learte izan zen, berak sartu zituelako partidako bil golak: 25. minutuan sartu zuen 1-0ekoa, eta 65. minutuan partida erabakita utzi zuen gola. Hiru puntu horiekin onenen artean bukatu du lehen itzulia Antxoko futbol taldeak: seigarren dago sailkapen nagusian, 29 punturekin.
Maila horretako Pasaiako beste taldeak, Trintxerpek, 4-3 galdu zuen herenegun Aretxabaletaren zelaian. Gol askoko partida izanda, aski eroa izan zen norgehiagoka. Izan ere, partida guztian markagailuan atzetik joan ondoren, bigarren zatian hiruna berdintzea lortu zuten trintxerpetarrek, baina Aretxanaletak partida bukatzear zela lortu zuen 4-3koa, 86. minutuan, eta zuri-urdinek ez zuten indarrik izan azken gol horri erantzuteko.
Adi ibili dadila Trintxerpe, azken jardunaldietako emaitzengatik nabarmen jaitsi delako sailkapenean.
Sanpedrotarra, berpizten
Bana berdindu zuen Sanpedrotarrak herenegun Lengokoak taldearen etxean. Hala, lau partida jarraian galdu gabe daramatzate moreek.