Unionek huts egin du derbian
Real Union Real Bren aurka aritu zen asteburuan Stadium Galen, eta 0-1eko markagailuarekin donostiarren aldeko garaipenarekin bukaera eman zioten gipuzkoarren arteko derbiari. Hala, Real Bk azken hamairu partidak galdu arren, hiru puntu lortu zituen et...
Real Union Real Bren aurka aritu zen asteburuan Stadium Galen, eta 0-1eko markagailuarekin donostiarren aldeko garaipenarekin bukaera eman zioten gipuzkoarren arteko derbiari. Hala, Real Bk azken hamairu partidak galdu arren, hiru puntu lortu zituen eta uniondarrek aldiz, play-offetik zazpi puntura segitzeaz gain, jarraitzaileen oihu zaparrada eutsi behar izan zuten.
Lehenbiziko eta azkeneko gola lehenengo zatiaren 25. minutuan sartu zuen Colinasek talde donostiarraren alde. Otermin Unioneko atezaina baloia kanporatzen saiatu zen arren, buruarekin erraz sartu zuen talde donostiarreko jokalariak, garaipenaren gola lortuz.
Partida ezin berdindu
Talde irundarra urduritzen hasi zen lehenengo gola ikusita eta markagailua haien alde jartzen saiatu ziren arren, ez zuen zelai gainean zer egin asmatu. Hala, talde irundarraren jarraitzaileen aurkako oihuekin heldu ziren txuribeltzak atsedenera eta ustezko penalti baten inguruan kexu agertu ziren arren, gauzak bere horretan gelditu ziren.
Horiek horrela, partida aurrera segi ahala, golerako aukera bakarra eduki zuen Unionek bigarren zatian. Eneko Romo kapitainak buruarekin jo zuen baloia, baina talde donostiarrarentzako arriskurik gabe huts egin zuen. Hala, talde donostiarraren garaipenarekin bukaerara iritsi zen derbia eta Real Union play-offetik zazpi puntura gelditu da.