‘Zerbitzu eraginkorragoa eta zentzuzkoagoa’ bilatu dutela esan du Labordak
Cristina Laborda Irungo Mugikortasun arduradunak “linea berriek zerbitzu eraginkorragoa, iraunkorragoa eta zentzuzkoagoa” helburu dutela erantzun die Kateako bizilagunei. Hala, Irungo Udaletik adierazi dutenez, egun 2. lineak emandako zerbi...
Cristina Laborda Irungo Mugikortasun arduradunak “linea berriek zerbitzu eraginkorragoa, iraunkorragoa eta zentzuzkoagoa” helburu dutela erantzun die Kateako bizilagunei. Hala, Irungo Udaletik adierazi dutenez, egun 2. lineak emandako zerbitzua “bide konplexua eta luzeegia” segitzen du.
Hori dela eta, zerbitzuak hiriko mugikortasun planaren irizpideen aurka egiten duela argudiatu du Labordak. Denboraren murriztea, hasierako eta bukaerako geltokiak erabiltzeko errazak izatea, beste garraio publikoekin konexioak izatea, eta eskaria eta eskaintzaren araberako geltokiak finkatzea, linea berriak ezartzeko kontuan hartutako irizpideak izan direla ziurtatu du.
Horrez gain, Cristina Laborda delegatuak adierazi duenez, “geltoki batzuetan erabiltzaile falta nabarmena” dago. Izan ere, “2007an 307.328 erabiltzaileetatik, (2008an aldaketak eman ziren) 2010ean 215.236 erabiltzailera igaro zen”.
Hala, hemendik aurrera 2. linea “azkarragoa eta erabilgarriagoa” izango dela ziurtatu du, eta Eskualdeko Ospitalearekin konexioa izaten ere segituko du.