Inauterien barruko lehiaketak abian jarri dituzte
Hilabete inguru geratzen da Inauteriak iristeko, eta Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak bi lehiaketa antolatu ditu horri begira. Lehenengoa, kartel lehiaketa, eta bigarrena, otsailaren 19an egingo duten desfilea: bertan talde onenei sariak emango dizkiete. Aurten, desfilearen ibilbidea aldatuko dute, Portua auzoko lanak direla eta. Desfileak ezingo du Matxin Artzu kaletik pasatu, eta Bernat Etxeparetik jarraituko du Zuloaga kalera, egungo trafiko norabidearen kontra. Antolatzaileek hala azalduta, Hondar jatetxe inguruan San Pedro kalera bidean, bira estua egin beharko dute karrozek. Ez dute gutxieneko neurririk ezarri, eta ibilgailuek garraiatuta edo ibilgailu batean egindakoak izan daitezke karrozak. Musika aparailua eraman dezakete, eta su itzalgailua derrigorrezkoa da. Izena emateko Desfilean parte hartu nahi dutenek, Hondarribiko Bezeroaren Arreta Zerbitzuan (BAZ) eman behar dute izena, otsailaren 10a baino lehen. Parte hartzeko lau talde daude: banakakoa; bat eta bost partaide artekoa; sei eta hamabost kide artekoa, eta hamabost partaidetik gorakoa. Azken talde honetan, gehienez hamabost konpartsa onartuko dituzte: herrikoek dute lehentasuna. Kartel lehiaketa Inauteriak datozela iragartzeko, kartel lehiaketa antolatu dute ere, eta hilaren 26tik 28ra aurkez daitezke lanak BAZen. Artistak nahi duen teknika erabil dezake kartela egiteko, eta originalak behar dute izan. Kartel irabazleak iragarriko ditu Inauteriak. Lanak ikusgai jarriko dituzte otsailaren 13tik 26ra, Zuloaga Etxeko erakusketa aretoan.
Hilabete inguru geratzen da Inauteriak iristeko, eta Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak bi lehiaketa antolatu ditu horri begira. Lehenengoa, kartel lehiaketa, eta bigarrena, otsailaren 19an egingo duten desfilea: bertan talde onenei sariak emango dizkiete.
Aurten, desfilearen ibilbidea aldatuko dute, Portua auzoko lanak direla eta. Desfileak ezingo du Matxin Artzu kaletik pasatu, eta Bernat Etxeparetik jarraituko du Zuloaga kalera, egungo trafiko norabidearen kontra. Antolatzaileek hala azalduta, Hondar jatetxe inguruan San Pedro kalera bidean, bira estua egin beharko dute karrozek.
Ez dute gutxieneko neurririk ezarri, eta ibilgailuek garraiatuta edo ibilgailu batean egindakoak izan daitezke karrozak. Musika aparailua eraman dezakete, eta su itzalgailua derrigorrezkoa da.
Izena emateko
Desfilean parte hartu nahi dutenek, Hondarribiko Bezeroaren Arreta Zerbitzuan (BAZ) eman behar dute izena, otsailaren 10a baino lehen. Parte hartzeko lau talde daude: banakakoa; bat eta bost partaide artekoa; sei eta hamabost kide artekoa, eta hamabost partaidetik gorakoa. Azken talde honetan, gehienez hamabost konpartsa onartuko dituzte: herrikoek dute lehentasuna.
Kartel lehiaketa
Inauteriak datozela iragartzeko, kartel lehiaketa antolatu dute ere, eta hilaren 26tik 28ra aurkez daitezke lanak BAZen. Artistak nahi duen teknika erabil dezake kartela egiteko, eta originalak behar dute izan. Kartel irabazleak iragarriko ditu Inauteriak. Lanak ikusgai jarriko dituzte otsailaren 13tik 26ra, Zuloaga Etxeko erakusketa aretoan.

