Alkatea auzoetan ekimenaren hurrenggo hitzordua urtarrilaren 26an izango da, Artiga-Azken Portuko Auzo Elkartearen egoitzan. Irungo Udaletik adierzi dutenez, auzokoekin bildu ondoren, bileran landutako gaien inguruko txosten bat bidaliko da. Modu hon...
Oiasso museoan Campaniako (Italia) arkeologiaren gaineko ikastaroa egingo dute otsailetik maiatzera, Aulas Kutxa egitasmoaren bitartez. Ikastaroa, 16 eta 99 urte bitarteko pertsona orori zuzenduta dago. Asteartetan izango dira eskolak, 18:00etik 19:...
Irungo Udaleko hainbat ordezkari nazioarteko turismoaren azokan (FITUR) daude egunotan eta bertan aurkeztu du Miguel Angel Paez Irungo ekonomiaren sustapnerako arduradunak San Juan Hotela. Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, Paezek hainbat elkarrizketa...
Lezok azken mende erdi honetan jasandako errepresioaren testigantzak biltzen dituen liburua idatzi du Jorge Tito Labordetak. Atzo arratsean egin zuten Lezo, 50 urtean errepresioa liburuaren aurkezpena, Gezalan. Egileak azaldu du egitasmoa duela bi urte hasi zela, “errepresioaren gaineko datuak biltzeko eta ahanzturan ez gelditzeko”. 50 urtetako balantzea egin zuen: 53 preso, bi deportatu, bi hildako… “Horiek dira guk bildutako datuak”, esan zuen Labordetak, “baina gehiago egon daitezke, ziur”. Herritarrei eskatu zien errepresioaren gaineko datu gehiago badituzte, esateko. Gertaera horiek berez sortu ez direla esan zuen Labordetak, “planifikatutako estrategiaren ondorioa izan da”. Hori islatu nahi izan duela esan du. Horrez gain, etorkizuneko belaunaldiei jakinarazi nahi die Lezon badagoela jendea “herria maitatzea oso garesti ordaindu dutenak”. Horrez gain, errepresioa pairatu dutenen senideak izan zituen gogoan, “beste batzuek beste alde batera begiratzen zutenean”. Gaur egun errepresioak jarraitzen duela gogorarazi zuen Labordetak: “Bi preso ditugu Lezon, Tiñelu bahitua dago, Alderdien Legeak zutik dirau…”. Gatazkaren dimentsio Labordetak baino lehen, Euskal Memoria Fundazioko kide Joxean Agirrek hartu zuen hitza. Gogorarazi zuen fundazioaren lehen hitzaldia Lezon izan zela, eta garai hartan errepresioaren biktimak izan zirenen kontaketa 350ekoa zela. “Orain, bi urteko lanaren ondoren, 476 zerrendatu ditugu”, esan zuen Agirrek. Atzoko ekitaldia Karlos Saldiseren hilketaren urteurrenaren harira [...]
Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasunerako Batzordeak, emakumeen sustapenaren aldeko elkarteekin elkarlanean, emakumeenganako indarkeria salatzeko elkarretaratzea deitu du larunbatean, 12:00etan Zabaltza plazan. Maite Cruzado Gizarte Ongizate ordezkariak elkarretaratzera joateko deia luzatu du: “Oso garrantzitsuak eta beharrezkoak dira, gure gizartean hain kalte eta sufrimendu handia sortzen duen arazoaren aurka jo eta amaitutzat eman nahi dugula erakutsarazteko”.
Erdialdeko Gau Txori elkarteko kideak bilerara deitu dituzte. Igandean elkartuko dira Bizente Elizegi kaleko elkartean bazkideak. Hala nola, 2011ko jarduera azalduko dute, kuota berriaren ezarpena erabakiko dute eta alta eta bajen berri emango dute. Le...
Eraiki Dantza Taldea Artzain eta Inudeen konpartsa prestatzen hasi da. Otsailaren 12an aterako dira, eguerdian, Irungo kaleak alaitzera. Hala, ikuskizuna prestatzeko batzarra egingo dutela jakinarazi dute dantza taldeko ordezkariek: hilaren 29an (igand...
Hilaren 20a, ostirala 14:00. Haurrentzako patata tortilla lehiaketa eta dantzaldia, Merkatu Zaharrean. 17:45. Pelloten Itzultzea desfilea abiatuko da Kaneta portutik. 18:30. Festei hasiera emango diete herriko etxeko balkoitik. 19:00 Danborradaren entsegu orokorra Herriarteko orkestrarekin eta banderen banaketa. Hilaren 21a, larunbata 11:00etatik 15:00etara, danborrada auzoetan. 17:15etatik 18:30era, danborrada hiri erdian. 19:00etatik 20:00etara, danborraden elkarretaratzeta herriko etxearen aintzinean. 21:00etan, Hendaiako danborradaren afaria Daniel Ugarte pilotalekuan (Prezioak: 16 euro helduek eta 10 euro 14 urtetik beherakoek; txartelak danborradan parte hartzen duten konpainietako arduradunek salduko dituzte). Hilaren 22a, igandea 10:00. Txistularien alardea hiri barnean. 10:00. Meza San Bixente elizan, Herriarteko orkestraren parte hartzearekin. 11:30. Hendaian eta Bidasoan Kantuz, Errepublika plazan (eguraldi txarra eginez gero, Merkatu Zaharrean). 12:00. 2011ko Hendaiako sagarnoaren aurkezpena, lehendabiziko txotxa. 15:30. Ondarraitz kirol zelaian Stade Hendayais taldea Boucau Stade taldearen kontra (Frantziako Bigarren Mailako txapelketako partida). 18:00. Kontzertua Hendaiako abesbatzaren eta musika taldeen eskutik, Euskaldunen Etxea taldearen parte hartzearekin (Hendaiako Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren 3. saria irabazi zuen), San Bixente elizan (dohainik). Hilaren 25a, asteazkena 17:00. Mendi Zolan kulturgunean. Oroitza elkarteak antolatuta, 1936ko uda, Irun eta errefuxiatuak hendaiarren memorian jardunaldia. Irungo gatazkaren denboran Hendaiak milaka errefuxiatu lagundu zituen. Ber denboran diplomazialariak eta nazioarteko prentsako ordezkariak bertan elkartzen ziren. Bi hilabetez, herria mundu [...]
Mari Carmen Marquez errenteriarrak eta bere gurasoek ez dituzte momentu onak bizi. Kutxa Marquezen gurasoek Beraunen duten etxearen jabe egin da enkante batean, eta gurasoak kalean geratzekoak dira. Egoera hori salatzeko Gipuzkoako Stop Desahuciosek, B...
Mendi Zolan kulturguneak, Nicolas Billotelen erakusketa hartuko du datorren urtarrilaren 28ra arte. Erakusketak marrazkia, margoa, argazkiak eta animazioa uztartzen ditu. Bisitak: asteartetik larunbatera, 10:00etik 13:00era eta 15:00etik 19:00era.
Hendaiako Aice Egoa margolarien elkarteak 49. margo erakusketa antolatu du hilaren 20tik 29ra Herriko Etxean. Musika ardatz gisa hautatu du aurten elkarteak, eta udalaren Hendaia Herriko Sariaz gain, Publikoaren Saria emango du lehen aldiz elkarteak. I...