San Juan hotelaren proiektua aurkeztu dute Fiturren
Irungo Udaleko hainbat ordezkari nazioarteko turismoaren azokan (FITUR) daude egunotan eta bertan aurkeztu du Miguel Angel Paez Irungo ekonomiaren sustapnerako arduradunak San Juan Hotela. Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, Paezek hainbat elkarrizketa...
Irungo Udaleko hainbat ordezkari nazioarteko turismoaren azokan (FITUR) daude egunotan eta bertan aurkeztu du Miguel Angel Paez Irungo ekonomiaren sustapnerako arduradunak San Juan Hotela. Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, Paezek hainbat elkarrizketa eduki ditu zenbait hotel-katerekin hotel berriaren ezaugarriak zuzenean ezagutzera emateko helburuarekin. «Hotela eraikitzeko edo, gutxienez, kudeatzeko interesatuta egon litezkeen enpresen interesa piztu nahi izan dugu» adierazi du.
Udalak eraiki nahi duen hotela 4 izarrekoa eta 90 gela ingurukoa izango litzateke. Eraikina, herriko erdialdean kokatua egongo litzateke, San Juanen berritutako gunearen barruan, Colon ibilbidea, eta Foru eta Berrotaran kaleak elkartzen diren lekuan hain zuzen.