Lezo Herri Eskolako ikasleek Porrotxen bisita jaso zuten atzo
Lezo herri eskolako ikasleekin izan zen atzo prorrotx
Bisita berezia jaso zuten atzo Lezo Herri Eskolako Haur Hezkuntzako ikasleek. Porrotx izan zen beraiekin. Haur Hezkuntzako 5 urteko geletako ikasleek Etiopia utopia abestuz eta dantzatuz egin zioten ongietorria. Porrotxekin batera, jolastu, abestu eta dantzarako aukera izan zuten munduak, kolore ugari dituela ikasten zuten bitartean.
