Aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako lehia, bihar
Bihar, Hondarribiko Arraun Elkarteak antolatuta, Euskadiko Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatuko dute Bidasoa ibaian. Hilaren 7an Hondarribian egindako Gipuzkoako Txapelketaren ondoren, Euskadikoaren txanda iritsi da. Distantzia luzek...
Bihar, Hondarribiko Arraun Elkarteak antolatuta, Euskadiko Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatuko dute Bidasoa ibaian. Hilaren 7an Hondarribian egindako Gipuzkoako Txapelketaren ondoren, Euskadikoaren txanda iritsi da. Distantzia luzeko txapelketekin bukatzeko, azkenekoa Espainiakoa izango da, otsailaren 11n, Lozoyan (Madril).
Kadete Mailako lehenengo ontziak 14:30ean aterako dira Behobiatik. Jarraian, gazteak eta seniorrak aterako dira, autopistako zubitik. Helmuga Bidasoa pasealekuan izango da, Puntala auzoko etxeen parean. Hala, zaleek estropadaren azken metroak ikusteko aukera izango dute.
Gipuzkoako Txapelketan lortutako emaitzen arabera, Hondarribiko A taldea da txapelketa irabazteko faborito nagusiena. 15:30ak aldera iritsiko dira helmugara zortzi kideko ontziak.
