Aurrekontuak aurkezteko hirugarren bilera, gaur, Donibanen
Pasaiako Udaleko gobernu taldeak gaur egingo du Donibanen landu duten aurrekontu proposamena aurkezteko hirugarren batzarra. 18:30ean hasiko da, Arizabaloko udaletxeko areto nagusian. Bertan, kontuen proposamenaren berri emateaz gain, herritarren ekarp...
Pasaiako Udaleko gobernu taldeak gaur egingo du Donibanen landu duten aurrekontu proposamena aurkezteko hirugarren batzarra. 18:30ean hasiko da, Arizabaloko udaletxeko areto nagusian. Bertan, kontuen proposamenaren berri emateaz gain, herritarren ekarpenak eta iritziak jasoko dituzte.
Herenegun hasi ziren aurrekontu proposamena barrutiz barruti aurkezten. San Pedron egin zuten lehen bilkura hori. Atzo, berriz, trintxerpetarrek entzun zuten gobernu taldearen proposamena. Azkeneko bilera astelehenean egingo dute, 18:30ean, Kultur Etxean.
