‘La rata’ irrati antzezlana 28an, Kontadoresen
Trintxerpe-Bidebietako Kontadores Gazte Zentroak La rata (Arratoia) antzezlanaren emanaldia antolatu du hilaren 28rako, 19:30etik hasita, denei irekia. Abel Bri katalanak idatzitako obra da, begiak itxi eta beste zentzumenekin disfrutatzera gonbita egi...
Trintxerpe-Bidebietako Kontadores Gazte Zentroak La rata (Arratoia) antzezlanaren emanaldia antolatu du hilaren 28rako, 19:30etik hasita, denei irekia. Abel Bri katalanak idatzitako obra da, begiak itxi eta beste zentzumenekin disfrutatzera gonbita egiten duena. La rata kazetari eta idazle katalanak idatzitako testuaren inguruan sortutako antzezlana da. Beldurrezko antzezlan garaikidea da, irrati antzerkiaren magia berreskuratzen saiatzen dena; antzezleek Estudio 1.0 irratsaioaren emanaldi bat interpretatzen dute eta, haien jarduerarekin, bidea ematen diote ikusleari begiak ixteko, garai bateko irratia entzuten zen bezala, eta baita begiak ongi zabaltzeko ere, tentsioa gora doan heinean; horretarako, ahots, soinu efektu eta argiztapen bitartez ikuslearen zentzumenak piztuko dituzte.
Gainera, aktoreen ahotsek pertsonai ezberdinak ezagutzeko aukera emango dio publikoari. Sei dira guztira obran parte hartzen duten aktoreak, narratzaile bat, hiru gizonezko eta bi emakume: Ester Poveda, Cristina Gomez Penna, Santi Calzada, Txefo Rodriguez, Joseba Roldan eta Jon Martija. Musikaren ardura Icepuntzaka-rena izango da, Leire Salamanca argien diseinuaz arduratuko da eta Igor Arabaolaza ikus entzunezkoez eta grafikoez.
Hilaren 28ko emanaldia denentzat irekia izango da, doan, Kontadores Gazte Zentroko aretoan. 19:30ean hasiko da.
