Don Boscon erraz gainditu du Pasaiak Ondarroako Aurrera: 4-0
Lasai eta erraz irabazi zion Pasaiak larunbatean Ondarroako (Bizkaia) Aurrera taldeari Don Boscon. 4-0 emaitzak garaipenaren argitasunaren berri ematen du. Partidaren hasieratik irabazteko grina erakutsi zuten antxotarrek, eta lehen gola 39. minutuan s...
Lasai eta erraz irabazi zion Pasaiak larunbatean Ondarroako (Bizkaia) Aurrera taldeari Don Boscon. 4-0 emaitzak garaipenaren argitasunaren berri ematen du. Partidaren hasieratik irabazteko grina erakutsi zuten antxotarrek, eta lehen gola 39. minutuan sartu bazuten ere —Asier Aranetarena izan zen—, zaleek ez zuten inolako zalantzarik izan hiru puntuak Antxon geldituko zirela. 2-0koa David Elvirak egin zuen (53. minutuan), 3-0ekoa Gomezek (62. minutuan) eta partidaren hondarrean Asier Agirrek egin zuen behin betiko emaitza ezarri zuen gola.
