Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak turismo saria jaso du Madrilen
Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak, Turismo Aktiboaren Produktu Onenaren Saria jaso zuen iragan ostegunean Madrilgo Fitur turismo azokan. Sare horretako bazkide da Hondarribia. AireLibre aldizkariak eta Fiturrek ematen dute sari hori, eta Aitor Kerejeta alkatearentzat, garrantzitsua da: «Fiturrek, bere zuzendariak sinatuta, eman digu saria. Merezitako saria da». www.airelibre.com gunean eta Fiturren webgunean (www.ifema.es/ferias/fitur) jasotako botoengatik jaso du saria sareak. Herritarrek erabaki dute, beraz, nori eman garaikurra. Beste 22 aukera zituzten boto emaileek Turismo Aktiboaren Produktu Onenaren Saria emateko. «Lana behar moduan egiten ari garela ziurtatu digu sariak. Hondarribian sortu genuen produktu bat da sarea, Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta Portugalgo hiriak sartu dira bertan, eta dagoeneko etekinak ematen ari da. Hau da jarraitu beharreko bidea», nabarmendu du Kerejetak. Egun, sarearen presidentea da Hondarribiko alkatea. Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea ondorengo udalerriek osatzen dute: Euskal Herrikoak, Hondarribia, Lizarra (Nafarroa) eta Guardia (Araba) dira; Espainiako Estatukoak, berriz, Sos del Rey Catolico, Almazan, Siguenza, Pedraza, Consuegra, Coria eta Olivenza; eta Portugalgo ordezkariak, Vila Vicosa eta Marvao. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa Ostegunean Madrilen egin zuten ekitaldian, maiatzaren 4an eta 5ean egingo duten Erdi Aroko Pintxo Txapelketaren bosgarren ekitaldia Hondarribian egingo dutela erabaki zuten sareko kideek. «Oso berri pozgarria da, ekimen honengatik, gastronomia [...]
Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak, Turismo Aktiboaren Produktu Onenaren Saria jaso zuen iragan ostegunean Madrilgo Fitur turismo azokan. Sare horretako bazkide da Hondarribia. AireLibre aldizkariak eta Fiturrek ematen dute sari hori, eta Aitor Kerejeta alkatearentzat, garrantzitsua da: «Fiturrek, bere zuzendariak sinatuta, eman digu saria. Merezitako saria da».
www.airelibre.com gunean eta Fiturren webgunean (www.ifema.es/ferias/fitur) jasotako botoengatik jaso du saria sareak. Herritarrek erabaki dute, beraz, nori eman garaikurra. Beste 22 aukera zituzten boto emaileek Turismo Aktiboaren Produktu Onenaren Saria emateko.
«Lana behar moduan egiten ari garela ziurtatu digu sariak. Hondarribian sortu genuen produktu bat da sarea, Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta Portugalgo hiriak sartu dira bertan, eta dagoeneko etekinak ematen ari da. Hau da jarraitu beharreko bidea», nabarmendu du Kerejetak. Egun, sarearen presidentea da Hondarribiko alkatea.
Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea ondorengo udalerriek osatzen dute: Euskal Herrikoak, Hondarribia, Lizarra (Nafarroa) eta Guardia (Araba) dira; Espainiako Estatukoak, berriz, Sos del Rey Catolico, Almazan, Siguenza, Pedraza, Consuegra, Coria eta Olivenza; eta Portugalgo ordezkariak, Vila Vicosa eta Marvao.
Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa
Ostegunean Madrilen egin zuten ekitaldian, maiatzaren 4an eta 5ean egingo duten Erdi Aroko Pintxo Txapelketaren bosgarren ekitaldia Hondarribian egingo dutela erabaki zuten sareko kideek.
«Oso berri pozgarria da, ekimen honengatik, gastronomia aldetik lortzen diren abantailez gain, asteburu horretan hirira sukaldaritzako profesionalak, eta hedabide eta herri zein erakunde askotako ordezkariak etorriko direlako Hondarribira», esan du Kerejetak.
Txapelketa horretan maiz parte hartu dute Hondarribiko sukaldariek. Iaz, Portugalgo Marvao herrian egin zen txapelketa: Batzokiko Iñaki Gezalak pintxo originalenaren saria jaso zuen.

