Ezinbesteko garaipena eskuratu du Hondarribia-Irunek
Jardunaldi biribila izan da asteburukoa Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldearentzat. Mailan jarraitzeko Burgos aurkari zuzena 75-68 garaitu zuen, eta gainera, sailkapenean gainetik zeuden lau taldeek galdu egin zuten. Orain, bost talde daude be...
Jardunaldi biribila izan da asteburukoa Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldearentzat. Mailan jarraitzeko Burgos aurkari zuzena 75-68 garaitu zuen, eta gainera, sailkapenean gainetik zeuden lau taldeek galdu egin zuten. Orain, bost talde daude berdinduta sailkapeneko azkenaurreko postuan, eta horietako bik, gainera, Hondartzan jokatu behar dute oraindik. Pil-pilean dago, beraz, mailari eusteko borroka.
Larunbateko partida, ordea, zaila izan zen. Seigarren minuturako, 2-17ko emaitzarekin galtzen ari ziren berdeak. Baina defentsan eta erasoan hobetu, eta, 10-0ko partziala egin zuten Pepelu Mujikaren jokalariek, lehen laurdenaren bukaeran. Bigarren zatian, barruko jokoari esker, markagailua irauli zuten, Gastaminzaren lanarengatik batik bat: hemezortzi puntu, zortzi errebote eta 28 puntuko balorazioa lortu zituen nafarrak. Azkenean, 75-68 irabazi, eta puntuak etxean geratu ziren.
