Zuberoako itzuliko hirugarren etapa egingo du Jaizkibel Mendizale Taldeak igandean
Jaizkibel Mendizale Taldeak mendi irteera antolatu du heldu den iganderako, hilaren 29rako. Zuberoako itzuliaren hirugarren etapa izango da, Ospitalepetik Eskiulara doana. Hamalau kilometroko ibilbidea izango da eta, mendi taldetik esan dutenez, “malda aipagarririk gabea”. Irteera 07:00etan izango da, Pasai Antxotik; autobusa Iztietan hartu nahi duenak lehenago gosaldu beharko du, 06:45ean pasako baita handik. Informazio gehiago nahi duenak 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezake, asteazken edo ostiralean. Bestela, elkartearen webgunean aurki dezake informazioa.
Jaizkibel Mendizale Taldeak mendi irteera antolatu du heldu den iganderako, hilaren 29rako. Zuberoako itzuliaren hirugarren etapa izango da, Ospitalepetik Eskiulara doana. Hamalau kilometroko ibilbidea izango da eta, mendi taldetik esan dutenez, “malda aipagarririk gabea”.
Irteera 07:00etan izango da, Pasai Antxotik; autobusa Iztietan hartu nahi duenak lehenago gosaldu beharko du, 06:45ean pasako baita handik. Informazio gehiago nahi duenak 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezake, asteazken edo ostiralean. Bestela, elkartearen webgunean aurki dezake informazioa.

