Gizarte Zerbitzuei eman nahi izan diete lehentasuna Udalean
Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak 1.308.694 euroko aurrekontua izango du 2012 urterako. «Gobernu taldeak argi du Gizarte Zerbitzuen Saila garrantzi handikoa dela, Hondarribiko herritar guztiei eskaintzen diegula zerbitzua, eta nahiz eta krisi garaian ...
Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak 1.308.694 euroko aurrekontua izango du 2012 urterako. «Gobernu taldeak argi du Gizarte Zerbitzuen Saila garrantzi handikoa dela, Hondarribiko herritar guztiei eskaintzen diegula zerbitzua, eta nahiz eta krisi garaian dirua aurreztu behar den, argi daukagu inoiz ez dela departamentu honetako aurrekontua ikutuko», adierazi du Maite Pelaezek, Gizarte Zerbitzuen zinegotziak.
2012ko aurrekontu osotik, 1,3 milioi eurotik, 675.735 euro departamentuak eskaintzen dituen zerbitzuetarako dira; 232.823 euro udal langileen soldatetarako, 160.136 euro diru laguntzetarako, 140.000 beste laguntzetarako, 40.000 jardueretarako, eta 80.000 Kasino Zaharraren matenimendurako.
2012ko apirilean Betherram-eko zaharren egoitza zabaltzea espero dutela gogorarazi du Pelaezek, eta bertan, Bidasoa eskualdeko biztanleek izena ematerakoan lehentasuna izango dutela nabarmendu du.
